Arrisku Emergenteen Europako Sarearen urteko txostena – EFSA 2014
EFSAk, arrisku emergenteen EREN sarearen bidez, sistematikoki eta eraginkortasunez atzeman nahi ditu Europako pentsu eta elikagaien elikakatean, eta animalia eta landareen osasunean gerta daitezkeen arrisku emergente garrantzitsuak, epe ertainean (5-10 urte) eta epe luzean (10-25 urte).
2013. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 16 zantzu atzeman ditu: 10ek EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 6k estatu kideetan:
- Norobirusa: Jarduera areagotzea, II.4 genotipoko aldaera berri bati loturik.
- Clostridium difficile: elikagaien patogeno potentziala.
- Cryptosporidium: infekzioak areagotzea Herbehereetan, Erresuma Batuan eta Alemanian.
- Plastikoaren mikropartikulak: elikakatea kutsatzea, ingurumenaren kutsaduraren ondorioz.
- Bisfenol A: alternatibak, elikagaiak ukitzen dituzten materialen aplikazioetarako.
- Opisthorchis felineus Italian.
- Dermatitis nodular kutsakorra.
- Zianotoxinak: kutsadura elikadura-osagarrietan.
- Kadmioa eta klorpirifoak: balizko toxikotasun sinergikoaren adibidea.
- Arraina: ordezko produktuak eta etiketatze okerra.
- Kanela: denbora laburrean kopuru handiak kontsumitzearen arriskua.
- Escherichia coli patogenoa eta hesteez kanpokoa (ExPEC).
- Mikotoxina mozorrotuak.
- Arrisku kimikoen ebaluazioa: azken puntu epigenetikoak kontrol-analitiketan.
- Gari-uzta: kalitate eskasa eta etekin gutxi.
- 3D inprimatzea elikagaietan.
Sare horretan 21 estatu kidetako delegatuek, Norvegiak (estatu atxiki gisa), herrialde izangaiek, EFSAren Arrisku Emergenteen Unitateak, FDAk eta FAOk parte hartzen dute, honako helburu hauek lortzeko:
- Erraztea arrisku emergenteei buruzko informazio- eta esperientzia-trukea, elikagaien eta pentsuen segurtasunaren, eta animalien eta landareen osasunaren esparruetan.
- Sustatzea jardueren koordinazioa eta ikerketa-proiektu bateratuen garapena eta inplementazioa.
- Sustatzea estatu kideen babesa eta konpromisoa, Arrisku Emergenteak gardentasunez eta eraginkortasunez identifikatzeko.