Arrisku Emergenteak Partekatzeko Sarearen (EREN) bitartez, 2010. urteaz geroztik, EFSAk eta EBko estatuek Europako elikagaien edo pentsuen elikadura-katean ager daitezkeen balizko arrisku emergenteei buruzko informazioa parteka dezakete. Gaur egun, EREN sarea EBko 21 estatutako ordezkariek osatzen dute, baita Europako Merkataritza Libreko Erkidegoko herrialde batek (Norvegia), Europako Batzordeko hainbat begiralek, EBko kide bihurtzeko bidean dauden hainbat herrialdek, FDAk eta FAOk ere.

2014. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 10 zantzu atzeman ditu: 9k EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 1ek estatu kideetan. Honako arlo hauetako gaiak jorratu zituzten: arrisku kimikoak, arrisku mikrobiologikoak, biotoxinak, legez kanpoko jarduerak, animalien osasuna, kontsumo-joera berria, teknologia berriak eta prozesu berriak. Hona hemen gai guztiak, zehaztasun handiagoz:

  1. Azido okadoikoa, Manila txirletan, Italian.
  2. Elikagaien emultsionatzaileek epe luzean hesteen hormetan duten eragina.
  3. Elikadura gehigarrietan bitaminak eta mineralak ez diren beste substantzia aktibo batzuk erabiltzea.
  4. Kate luzeko substantzia alkiloperfluoratuen (PFAS) trantsizioek izan ditzaketen arazoak eta fluoratuen ordezko alternatibak.
  5. Beroak eragindako elikagaien kutsatzaileak.
  6. Granada ordezkatzea.
  7. Beste espezie batzuen haragia erabiltzea arkume-haragidun platerak faltsutzeko.
  8. Novelaflebobirusa.
  9. Italia hegoaldean Aethinatumida detektatzea.
  10. Klenbuterola: elikakateko arrisku emergentea.

Gai horiei buruz eskuragarri dagoen informazioa ebaluatu ondoren, ERENek hau erabaki zuen: zerrendako lehenengo lauak arrisku emergenteak dira, beste 4 ez dira emergentetzat hartu behar eta ezin da falta diren 2ak arrisku emergenteak diren ala ez erabaki, ez dagoelako nahikoa informazio.

EREN Sareak honako gomendio hauek eman zituen, jarraipen-jarduerei dagokienez:

  • EFSAk jarraipena egin beharko die ERENek identifikatu dituen arrisku emergenteei.
  • Informazio gehiago behar da balizko arrisku emergente guztiei buruz.
  • EFSAk beste organismo batzuei laguntza eskatu beharko die, esaterako Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziei, arrisku emergenteen aholkularitza-organoari (StaCG-ER) edo duela gutxi eratu den “Elikagaien Faltsutzea” izeneko sareari.

Aurreikuspenen arabera, 2015ean, Sareak ekarpen garrantzitsuak egingo ditu beste gai emergente batzuen identifikazioari dagokionez, eta une honetan EFSAn indarrean dagoen Arrisku Emergenteen Identifikazio prozesuan aholkulari gisa jardungo du. Horrez gain, Sareak lanean jarraituko du, EBko estatuen arteko ikerketak eta EBko estatuen eta EFSAren arteko ikerketak sustatzeko; izan ere, ikerketa horiei esker aurre egin ahal izango diogu Arrisku Emergenteen identifikazio-prozesuaren bitartez lortu diren datuen eskasiari.

EFSA: EREN 2014 txostena