Produktu fitosanitarioen eta haien hondakinen arloko EFSAko Adituen Taldeak substantzia kimikoen arrisku-ebaluazioetan hondakinak nola definitu erakusteko agiri bat kaleratu du. Definizio hori, hain zuzen, plagizida bat erabiltzeak sortzen dituen hondakinak jateak zer-nolako arriskua ekar dezakeen ebaluatzeko erabiliko da.

Zehazki, proposatzen da eskura dagoen informazio guztiaren ponderazioa ezartzea, arrisku-ebaluatzaileek kudeatzaileei informazio osatuagoa eman diezaieten metabolito bakoitzaren toxikotasun eta esposizioaren eta izan ditzaketen zalantzen inguruan.

Gainera, “potentzia” eta kontsumitzaileentzako “karga toxikologikoa” terminoak definitu dira, eta hondakinaren definizioan zein hondakin‑osagai sartu behar diren erabakitzeko irizpideak ezarri dira.

1. Moduloa

Identifikaturiko metabolitoen inbentario bat osatu eta haiek ebaluatu

2. Moduloa

Toxikotasunaren beste irizpide batzuk ebaluatu: “Toxikotasun orokorra”

3. Moduloa

Konposatu kimikoaren arriskuaren azken definizioa eman: Zerrendaturiko metabolito bakoitzaren toxikotasuna zehazten da, bai kontsumitzaileek bai abereek elikagaien bitartez izan dezaketen esposizioa kontuan hartuz. Esposizioari buruzko informazioan, hauek jaso behar dira: esposizioen iturriak eta motak; esposizio-iturri ohikoenak; eta, hala badagokio, lur azpiko uren kontsumoak (edateko urarenak, adibidez) sorrarazten duen esposizioa. Toxikotasunari eta esposizioari buruzko informazioa, oro har, oinarri gisa har daiteke metabolito bakoitzak kontsumitzaileei zenbateko karga toxikologikoa dakarkien kalkulatzeko eta, hala, konposatu kimikoaren arriskuaren azken definizioa osatzeko.

Aurreko moduluetan bildutako informazio hori identifikatutako zalantzen zerrenda batekin osatu behar da, arriskuaren kudeatzaileek ondoren zalantza horiek iker ditzaten.

Argibideen agiri horretan, halaber, deskribaturiko ebaluazio‑prozesua aplika daitekeela erakusten duten 3 kasu praktiko jaso dira.

EFSAk gomendatzen duenez, agiri hau orientabide gisa erabili behar da; nolanahi ere, Europako Agentziak kutsatzaile kimikoen arrisku‑ebaluazioaren inguruan zer jarrera hartu duen erakusten du.