EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko.

Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen Prebentzioko Italiako Nazioarteko Zentroa (ICPS) eta Elikaduraren, Ingurumen Osasun eta Osasun Okupazionalaren eta Segurtasunaren Frantziako Agentzia (ANSES). Azterlan horrek identifikatu egin ditu emankortasun- eta garapen-arloko toxikotasuna duten 257 substantzia, eragin neurologikoak dituzten 67 substantzia, eta gibelean eta behazun-sisteman eragina izan dezaketen 244 substantzia. Halaber, aztertutako substantzia aktiboen NOAEL eta LOAEL erreferentziazko toxikologia-mailak biltzen ditu.

Azken txostenak, gainera, identifikatutako eragin zehatzak dituzten plagiziden arrisku-metaketa balioesteko taldeen hainbat proposamen biltzen ditu, bai eta horiek erabili dituzten balioespen-irizpideak ere.

Emaitza horietan oinarrituta, EFSAk ondorioztatu du beharrezkoa dela beste azterlan batzuk egitea, plagiziden substantzia aktiboen talde hori babesteko; beraz, beste deialdi bat egin dute neurotoxikotasun, gibel-toxikotasun eta emankortasun- eta garapen-arloko toxikotasunaren esparruko ikerketak egiteko.

Kanpoko zientzia-txostena