EFSAk Arrisku Mikrobiologikoak Ebaluatzeko (MRA) Zientzia Sarea osatu zuen 2007. urtean, zientzia-lankidetzarako esparrua osatzearren. Lankidetza hori honako hauen bidez gauzatzen da: jarduerak koordinatzea, informazioa eta jakintza trukatzea, proiektu bateratuak egin eta exekutatzea, eta Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioan jarduera egokiagoak definitzea.

Halaber, EFSAren 2012-2016 Zientzia Estrategiak honako xede hau ezartzen du: estatu kideekin urte anitzeko lan-programak egitea, beharrak hautemateko eta datuak biltzeko lehentasunak ezartzeko.

2014. urtean, 22 estatu kidek eta behatzaile gisa 2 herrialdek (Norvegia eta Suitza) hartu dute parte Sarean, eta honako gai hauek jorratu dituzte:

  • BIOHAZ Panelaren 2015eko Lan Programaren definizioa eta 2014an egindako Zientzia Iritzien inguruko eztabaida.
  • Yersinia enteropatogenikoak eragindako elikagai-infekzioak.
  • Bacillus cereusek (elikagai-toxiinfekzioaren erantzulea) eragindako enterotoxinaren inguruko ikerketa.
  • TriMiCriri buruzko informazio-tailerra. Lanabes hori arriskuetan oinarritutako irizpide mikrobiologietarako egin zen.
  • Elikagaietako arrisku mikrobiologikoen mapa.
  • Elikagaien bidez transmititzen diren patogenoen tipatu molekularra.
  • Arrisku mikrobiologikoen analisia elikakatean zehar.
  • Esne gordina kontsumitzearen arrisku mikrobiologikoak eta onurak.
  • Fruta- eta barazki-uztak ureztatzeko erabiltzen den uraren arriskuaren ebaluazioa.
  • Campylobacteraren arriskuaren aurreko esposizioa, elikagaiak manipulatzean gerta daitekeen kutsadura gurutzatuaren bidez.

MRA Sarearen 2014ko txostena