FAOk eta OMEk arrisku mikrobiologikoen ebaluazioari buruz lehendik zeuden dokumentuak finkatu eta eguneratu dituzte; zehazki, arrisku biologikoak ebaluatzeko printzipioekin eta metodoekin lotutako jardunbide egokiak eta azken hamarkadako garapen berriak txertatu dituzte.

Berriki argitaratu den lan hori FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Baterako Batzordeak egin du (JEMRA) eta ondoren parekoen ebaluazioa eta jendaurreko kontsulta egin dira.

 

Gida hori arriskuen ebaluazioaz arduratzen den komunitate zientifikoari zuzenduta dago, baita arriskuen kudeaketarekin eta komunikazioarekin lotutako erabakiak hartzen dituzten pertsonei ere. Dokumentu horrek arriskuen ebaluazioari buruzko orientazio praktikoa eskaintzen du, behar bezala egituratuta, eta arriskuaren ebaluazioaren lau osagaiak ditu ardatz: arriskuak identifikatzea, egon daitezkeen arriskuen ezaugarriak ezartzea, esposizioa ebaluatzea eta benetako arriskuen ezaugarriak ezartzea.

 

Gidak elikagaiak kontsumitzearen ondorioz giza osasunari eragin diezaioketen arrisku mikrobiologikoen arriskua du aztergai. Mikroorganismoek sorrarazitako toxinak ere aipatzen ditu, baina ez du lantzen elikagaien manipulazioari lotutako arriskuen ebaluazioa. Horrez gain, arriskuen ebaluazio kualitatiboa, erdikuantitatiboa eta kuantitatiboa agerian jartzeko zenbait adibide ematen ditu.