Zientzia-iritzi honen helburua da gida izatea, elikakatean eta pentsuetan nanomaterialak erabiltzegatik sor daitekeen arriskua balioesteko. Halaber, honako hauen arriskua balioetsi nahi du ere: elikagaietarako eta pentsuetarako gehigarriak, entzimak, aromatizatzaileak, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak, novel foods eta pestizidak.

Prozesu horretan ezinbestekoa da nanomaterialen ezaugarriak eta bere itxura fisiko-kimikoak ezagutzea, bai elikagaietan, bai analisi baldintzetan; izan ere, material horien parametro fisiko-kimikoak aldatu egin daitezke agertokiaren arabera. Nanomaterialak honako bost agertoki hauen arabera karakterizatuko dira:

  • Jatorrizko egoera (ekoizpenekoa)
  • Elikagaietan eta pentsuetan erabiltzeko egoera manufakturatua
  • Egoera elikagai edo pentsu nagusietan
  • Analisi egoera
  • Jariakin eta ehunetan izaten duen egoera

Arriskua karakterizatu aurretik, esposizioren marko teorikoa ere zehaztu behar da. Horrek, batetik, ahalbidetu egingo du arriskuaren karakterizazioaren helmena erabakitzea, eta, bestetik, oso informazio garrantzitsua emango du esposizioa balioesteko.

Iritzi horretan, halaber, zenbait zalantza deskribatzen ditu, hain zuzen ere, nanomaterialak aplikazio guztietan aztertu ahal izateko metodologia ezarekin lotutako zalantzak. Horiez gain, badira azterketa biologiko eta toxikologikoa egiteko metodo estandarrarekin zerikusia duten zalantzak ere.

EFSAren iritzia: Nanomaterialak