Txosten honetan biltzen dira elikagaietako alergenoen arloko 100 adituren ondorioak. Aditu horiek guztiek parte hartu zuten ILSI Europak antolatutako “Frontiers in Food Allergen Risk Assessment” sinposioan.

Honako hauek dira ondorioetako batzuk:

  • Badirudi lotuta daudela hirietako bizitza-moldea eta elikagaietako alergenoen prebalentzia handiagoa.
  • Badira ebidentzia batzuk adierazteko garrantzi handieneko alergiak lurraldeen araberakoak izaten direla. Nolanahi ere, arrautzekiko eta esnearekiko prebalentzia umeen artean homogeneoa da mundu osoan.
  • Zenbait ikerketaren arabera, elikagai alergenikoen zerrendak eraginkorrak dira alergiko gehienen artean eragin dezaketen arriskua ziurtatzeko.
  • Oraindik ere ahalegin handia egin behar da baliozkotzat jotzeko, baita antzemate-teknika erabilienak ere, eta matriz ezberdinetan erabiltzeko.

Arriskua balioztatzeari buruzko txostena: elikagaietako alergenoak