Ipar Amerikako zenbait agentziak egin dute balioespen hori. Bertan, Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen birusak (HPAIV) Osasun Publikoan duen eragina balioetsi dute, zehazki oilategi-hegaztien haragia, arrautzak, eta horien produktu eratorriak kontsumitzeak izan dezakeen eragina.

Arrisku balioespen horrek bi helburu ditu: 1) Kalkulatzea, batetik, HPAIVk kutsatutako produktu horiekiko esposizioa eta, bestetik, produktu horiek kontsumitzeagatik egon daitekeen gaixotzeko arriskua. 2) Estatu Batuetako ustiategietan birusa antzemanez gero, arriskua murrizteko estrategiak balioestea.

Erabili duten ereduaren arabera, produktuak egoki prestatzen badira, arriskua “ezdeusa” da.

USDAren Baliostapena