Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Vibrio parahaemolyticus bakterioaren arriskua balioztatu dute itsaski eta arrainen artean. Bakterio horrek urdail eta hesteetako gaixotasunak eragiten ditu mundu osoan. Itsasoko mikroorganismo hori estuarioetan egoten da modu naturalean eta animalia iragazleetan metatzen da, besteak beste, moluskuetan (ostrak, muskuiluak, txirlak eta abar). Produktu horiek gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzea da bakterioa gizakietara transmititzeko bide nagusia.

OMSk uste du herrialde zehatz batean egindako arrisku balioespena erabil litekeela beste herrialde batzuetan arrisku beraren beste balioespen batzuk egiteko, aintzat hartuta herrialde horretan hazkuntza eta bilketa baldintza ezberdinak egon daitezkeela.

Txostena