Herritarren artean campilobakteriosiaren intzidentzia handia denez (batik bat gutxi kuzinatutako oilasko-haragia manipulatu eta kontsumitzeagatik) AESANen Zientzia Batzordeak balioetsi egin ditu kortako hegaztien haragi freskoan Campylobacter spp murrizteko kontrol-neurriak.

Balioespenean ikusi da patogeno horrek eragiten duela elikagaien bidezko transmisioen kasuen kopuru handiena Europar Batasunean. Gainera, azken bost urteetako joera goranzkoa izan da. Campylobacter spp-k eragindako infekzio enterikoen intzidentzia handia da, eta baliteke ondorioak eragitea; beraz, gomendagarria da zenbait metodologia garatzea, elikagaietan Campylobacter spp-aren presentzia aurreikusteko eta kontrolatzeko.

Campylobacter spp-k eragindako giza infekzioak murrizteko, eragiketa hauek gehiago kontrolatu behar dira: hazkuntza, garraioa, hilketa hiltegian, prozesatua eta kontsumorako diren hegazti-kanalen merkaturatzea. Txostenak kontrolerako neurri gomendatuen zerrenda ematen du, honako helburu hauekin:

  • Hegazti-ustiategietan biosegurtasunerako programak ezartzea, hegaztien kolonizazioa murrizteko.
  • Hiltegietan kutsadura gurutzatuak murriztea.
  • Kanalak higienizatzeko teknika baimenduak ezartzea.
  • Kontsumitu aurretik elikagaiak higienikoki manipulatzea eta tenperatura aldetik egoki tratatzea.
  • Agente aktibo direnez, kontsumitzaileei prestakuntza ematea, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen prebentzio-arloan.

Oilasko-haragian Campylobacter spp kontrolatzeko, elikagaien industriako operatzaileek zorrotz bete behar dituzte Higiene Jardunbide Egokiak (BPH) eta Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisien Sistema (APPCC).

Artikulu osoa