Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Zientzia Batzordeak gidaliburu bat argitaratu du arriskuak balioztatzeko prozesuari buruz eta elikagaiak jateak ekar ditzakeen onurei buruz. Gidaliburu horretan hainbat pausu gomendatzen ditu, hala nola: 1.- hasierako balioztatze prozesua egitea; horretarako, galdera bat egin besterik ez dago: onurak arriskuak baino handiagoak diren edo alderantziz; 2.- balioztatze osoa egitea; horretarako, arriskuen eta horiei lotuta egon litezkeen onuren estimazio kuantitatiboak zein semi kuantitatiboak egin beharko lirateke esposizio zehatz bakoitzeko; 3.- arriskuak konparatzea versus onurak, balioztatzearen emaitza globala eta zentratua izan dadin giza osasunerako.

Urrats bakoitzean ezinbestekoa da lankidetza estua izatea aholkulariaren eta kudeatzailearen artean; horrela, batak zein besteak emandako datuak eta informazioa testuinguru zabalago batean (Arriskua – Onura Balioztatzea) erabil litekeela bermatu ahal izango baitugu. Emandako ikuspegia bi adibiderekin azaldu du: batetik, selenioari buruz ezinbesteko nutriente gisa (dituen arriskuak eta onurak kontuan izanda); eta, bestetik, arrainari buruz (dituen onurak eta metilmerkurio osagai kimikoak ekar ditzakeen arriskuak kontuan izanda).

Elikagaiak jateak ekar ditzakeen Arriskuak-Onurak balioztatzea

Aipatutako balioztatze prozesua argitaratu eta gero, eta orain arte Europan izandako gardentasun-politikari jarraiki, EFSAk kontsulta publiko bat egin du balioztatze prozesu horri buruz. Ondoren, gobernuz kanpoko erakundeek, industriek eta arriskuak balioztatzeko erakundeek (guztira 19 erakunde) eginiko 280 ekarpenak dokumentu batean jaso ditu.

Kontsulta publikoaren emaitzak: elikagaiak jateak ekar ditzakeen arriskuak-onurak