Arriskuak ebaluatzeko lehentasun metodologikoak – EFSA 2013
EFSA arriskuak ebaluatzeko metodologia bateratzeari buruz egiten ari den lanarekin jarraituz, EFSAko Zientzia Batzordeak berrikusi egin ditu zeharkako orientazioari buruzko gidak eta irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikustea edo orientazio berriak sortzea eskatzen duten eta lehentasuna duten gaiak identifikatzen dira. Informazio horrekin, EFSAk hurrengo lan-plana egingo du arlo horretan.
Zientzia Batzordeak orientazio berria behar duten zeharkako gaien lau kategoria identifikatu ditu:
- epidemiologia-azterlanak interpretatzea
- arriskuak ebaluatzeko probetan zuhurtasuna erabiltzea
- toxikologian garrantzi biologikoa identifikatzea
- inportazioetako arriskuak ebaluatzea
Era berean, orientazioak edo gidak eguneratzea eskatzen duten bi gai identifikatu dira:
- gizakien esposizioaren ebaluazioa bateratzea
- arriskuen ebaluazioko terminologia
Gaur egun, EFSA lanean ari da ingurumen-arriskuak ebaluatzeko orientazio-dokumentuak eta arriskuen ebaluazioan ezjakintasunak erabiltzeko dokumentuak sortzeko. Bestalde, Batzordeak uste du oso interesgarria izango litzatekeela elikagaien alergenikotasunari buruzko ebaluazioaren orientazioa aztertzea.
Azkenik, Zientzia Batzordeak EFSAri gomendatu dio lankidetza aktiboa egitea nazioarteko beste agentzia batzuekin eta arriskuak ebaluatzen diharduten erakundeekin. Izan ere, oso garrantzitsutzat jo du lankidetza eta partaidetza handiagoa sustatzea, arriskuen ebaluazio-metodoak sortzeko eta bateratzeko elikagaien, pentsuen eta ingurumenaren sektoreetan.