EFSAko adituek ebaluatu egin dituzte arrisku mikrobiologikoak kategorizatzeko eskura dituzten tresnak, eta BIOHAZ Arrisku Biologikoen Panelak erabili beharreko metodologia osatu dute.Tresna horiek Elikagaien Segurtasunerako agentziek ere erabili ahal izango dituzte, Arriskuen Ebaluazioa egiteko; izan ere, lagungarriak dira kategorizazio gardenagoa eta egokiagoa egiteko.

EFSAk agindutako kanpoko zientzia-txosten batek berrikusi eta ebaluatu egin ditu elikagaietan arrisku biologikoak kategorizatzeko zortzi tresna garrantzitsu. Honako hauek dira txosten horren ondorioak:

  • Eredu estokastiko kuantitatiboak dira tresna fidagarrienak, nahiz eta datu asko eta denbora luzea behar duten kategorizazioa gauzatu ahal izateko.
  • Eredu deterministek ez dute aintzat hartzen aldagarritasuna, eta horrek hutsegiteak eragin ditzake arriskuen kategorizazioan.
  • Eredu erdi-kuantitatiboek sortzen dute hutsegite gehien,baina erabilgarriak dira datu eta denbora nahikorik ez dagoenean, betiere mugak argi zehazten badira.

FDAren i-Risk da aztertutako tresna guztietatik egokiena, EFSAren BIOHAZ Panelak erabil dezan arrisku mikrobiologikoen kategorizazioa egiten duenean. Nolanahi ere, mugaren bat atzeman zaio. Muga hori, ordea, gainditu daiteke ECDCren BCode tresnarekin batera erabiltzen bada.

Azterketan beste tresna batzuk ere hartu dira aintzat, besteak beste, NUSAP metodologia, kategorizazio horretan zalantzak sartzeko.EFSAk ondorioztatu du zalantza eta aldagarritasuna jorratu egin behar direla eta arriskuen kudeatzaileei jakinarazi behar zaizkiela, arriskuen kategorizazioaren beste edozein emaitza gisa. Horretarako, biak adierazi ahal dira probabilitate-banaketen bidez.

Tresnak baloratzeko kanpoko txostena

EFSAren Zientzia Batzordearen iritzia