EFSAk duela gutxi egin du balioespen bat Europako elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko hazien 13.164 laginen inguruan, eta honako hauek dira balioespen horren ondorioak:

  • Nibalenolaren batez besteko kontzentrazio handienak honako hauetan atzeman ziren: oloa, artoa, garagarra, garia, eta produktu eratorriak.
  • Laboreek eta laborez egindako elikagaiek areagotzen dute mikotoxina horiekiko esposizioa gizakien artean; Bereziki, opilgintzako produktuek, hazia ehotzetik eratorritako produktuek, pastak, gozogintza finak eta gosarietarako laboreek.
  • Animalien esposizio-bide nagusia hazien eta produktu eratorrien ingesta da.
  • Mikotoxina honen toxikozinetikari buruzko informazioa oso mugatua da. Beste alde batetik, ebidentzien arabera, nivalenola ez da genotoxikoa, baina bada immunotoxikoa eta hematotoxikoa.
  • Panelak honako TDI (Eguneko Ingesta Toleragarria) hau ezarri du: 1,2 µg/gorputz-pisuaren kg/egun.
  • Zenbatetsitako esposizio kronikoa oinarri hartuta, ez dago arriskurik giza osasunerako.
  • Animaliei dagokienez, txerri-aziendarentzako eta hegaztientzako afekzioa baino ezin izan da zenbatetsi, eta atzeman da espezie horientzako arriskua txikia dela.

Iritzia: Nivalenola