EFSAk duela gutxi argitaratu du arriskuen balioespena, barazkietako nitratoek umeen osasunean izan dezaketen eraginari buruz. Balioespen horretan ziazerbak eta letxuga baino ez dira kontuan izan. Zerbak, berriz, alde batera utzi dituzte Europan oso gutxi kontsumitzen baitira. Espainian, ordea, zerba asko kontsumitzen denez, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziari (AESAN) eskatu zitzaion arriskua balioetsi zezala ikuspuntu horren arabera.

Batzordeak bere txostenean berretsi egin zituen EFSAren gomendioak ziazerbei dagokienez, eta adierazi zuen Espainian zerba ugari kontsumitzen denez, EFSAk ziazerbentzat emandako gomendioak bete egin beharko liratekeela zerben kasuan ere.

Gainera, eta zerben kasuan legeak dituen hutsuneen ondorioz, Batzordeak azpimarratu egiten du gomendagarria izango litzatekeela Europako legedian zerbetako nitratoen gehienezko mugak ezartzea.

Artikulu osoa