Arriskuaren Ebaluazio partekatua: Schmallenberg birusak giza osasunean dituen ondorioak – ECDC 2012
Ebaluazio gau RIVM eta RKI erakundeek egin dute batera, eta aldez aurretik ECDCk adierazitakoa berretsi da: “Oso aukera gutxi dago birusak giza osasunean inolako eraginik izateko”.
Ondorio horretara iristeko, bi azterketa epidemiologikoren eta serologikoren emaitzak aztertu dira. Bi azterketok animalia gaixoekin eta/edo birus-karga handiko materialekin (erditzeetan eskuratutako material biologikoa, abortuak…) kontaktu zuzena duten pertsonekin egin dira. Hala kasu batean nola bestean ez da gaixotasunarekin lot daitekeen inolako sintoma klinikorik atzeman, eta egindako odol-analisietako batek ere ez du antigorputz-mailarik erakutsi; hortaz, ez dago birusak gizakia kutsatzeko arriskurik, edo arrisku hori biziki txikia da.
Ebaluazio partekatua: Schmallenberg birusa (2012/05/08)