Arriskuaren ebaluazioa: Deoxinibalenola elikagaietan Katalunian – ACSA 2013
ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien esposizioa. Argitalpen berri honek deoxinibalenolaren aurreko esposizioa ebaluatu du, eta osatu egiten ditu aldez aurretik B, G eta M1 aflatoxinez, B1 eta B2 fumonisinez eta okratoxinaz, patulinaz eta T2 eta HT2 mikotoxinez argitaratutakoak.
Deoxinibalenola (DON) nazioartean garrantzi handienetakoa duen mikotoxinetako bat da, eragin handia duelako laboreetan. Gainera, termoegonkorra da, eta produktu eratorrien ekoizpeneko egoste-tratamenduak jasaten ditu (adibidez, ogia, gailetak, etab.).
Laboreetan aztertutako 1.259 laginetan, mikotoxinaren intzidentzia txikiena garagardoari dagokio (% 1,4). Aitzitik, gosaltzeko laboreetan, artoz eginiko gosegarrietan, pastan eta, batez ere, ogian kopuru handia atzeman zen (laginen % 73). Nolanahi ere den, atzemandako maila guztiak daude indarrean den legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik.
Aintzat hartuta DONaren hiru esposizio-iturri nagusiak adin-talde guztien ogi-kontsumoa (esposizio orokorraren % 53 eta % 83 bitarteko ekarpena), pasta-kontsumoa (% 9 eta % 18 bitartean) eta laboreen kontsumoa, bereziki haurren artean (% 11) izan zirela, ingestaren batez besteko baloreak IDTaren azpitik daude herritar-talde guztietan.
Dena dela, nabarmentzekoa da jaioberri eta haurtxoen taldean, azterlan honetan batez beste zenbatetsitako ingesta eguneko ingesta toleragarriaren % 96ra eta % 90ra iristen dela, eta muturreko kontsumitzaileek (pertzentil 95) gainditu egiten dutela IDTa.
Ebaluazioa: DONekiko esposizioa Katalunian
Arriskua Ebaluatzeko Metodologia
Kataluniako herritarren elikagaien ingesta