Joan den maiatzean dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak atzeman ziren Ipar Renania-Westfaliko oilo erruleen ustiategi handi bateko arrautzetan. Ondorioz, BfR-k Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen eta orain ohar bat zabaldu du, ebaluazio horren ondorioen berri emateko.

Ebaluazio horretan honako hauek ondorioztatzen dira:

  • Analisietan atzemandako maila handienekiko esposizioak (30 pg dioxinak eta PCBak, dioxina/koipe-gramo motakoak) gainditu egiten du Eguneko Ingesta Onargarria (ADI).
  • Noizean behin gertatzen den esposizioak ez dakar arriskurik osasunerako, baldin eta esposizio hori denboran luzatzen ez bada behintzat, hala nola, urtebetez.

Hori guztia ikusita, BfR-k uste du esposizio horrek kontsumitzaileen osasunean eragiteko aukerak oso txikiak direla.

Txostena: Dioxinak alemanian 2012