Arriskuen Analisia Euskadin

63/2009 Dekretuak (60 zenbakiko EHAA, 2009ko martxoaren 27koa), elikagaiek sor ditzaketen arriskuak ebaluatzeko, aztertzeko eta horien gaineko aholkuak emateko organoak sortu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan. Organo horiek elikagaien segurtasuneko esparruko eskumena duten euskal administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-egiturak dira, eta elikakate osoan arriskuen analisi bateratu eta zeharkakoan lan egiteko xedeaz sortu ziren.

Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoan arriskuen analisia egiteko sortutako egiturak:

Arriskuen Mahai Teknikoa

Administrazio ezberdinei aholkuak emateko eta euskal elikakateari eragin diezaiokeen edozein arriskuren inguruko informazioa eta datuak partekatzeko sortu zen, bereziki, giza osasunean, animalien osasun eta ongizatean, landareen osasunean eta ingurunean eragin dezaketenen ingurukoak.

Mahai horretan elikagaien segurtasuneko arloan eskumena duten euskal administrazioko zuzendaritza guztiek dute ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza, Arrantza eta Akuikultura, Kalitatea eta Elikagaietako Industriak, Osasun Publikoa eta Kontsumoa Zuzendaritzek; Foru Aldundien Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailek eta hiru euskal hiriburuetako toki-korporazioetako Osasun eta Kontsumo Sailek).

Elikagaien Segurtasunerako Batzorde Zientifikoa

Elikagaiek sor ditzaketen arriskuak identifikatu eta ebaluatzen dituen organo aholkulari gisa sortu zen, eta elikagaien segurtasuna kudeatzeko oinarritzat erabiltzen den irizpen zientifikoa ematen du. Batzorde Zientifikoa diziplina anitzeko organoa da, eta elikagai eta pentsuen arriskuekin erlazionatutako ezagutza guztiak hartzen ditu barne.

Momentu jakinetan, beharrezkoa izan daiteke aditu-taldeak eratzea ebaluazio eta/edo egoera-txosten zehatzak egiteko.

Pilar Amiano Etxezarreta

Licenciada en Farmacia, Master en Epidemiologia.

Técnico Superior de Epidemiología, Subdirección de Salud Pública de Gipuzkoa, Gobierno Vasco

Amaia Ortiz Barredo

Doctora en Ciencias Biológicas

Jefa del Departamento de Producción y Protección Vegetal de NEIKER. Profesora Asociada en la Universidad Pública de Navarra. ARKAUTE (Araba)

Javier Guitian Martínez

Doctor en Epidemiología Veterinaria – Diplomado en Salud Pública Veterinaria

Profesor titular en The Royal Veterinary College (Londres)

Antonio Pla Martínez

Doctor en Ciencias Químicas

Catedrático de Toxicología, Universidad de Granada

Antonio Martínez López

Doctor en Biología

Profesor de Investigación en el Dpto. de Conservación y Calidad de Alimentos del Instituto de Agroquímica y Tecnología de Alimentos del CSIC. VALENCIA

Elikagaien Segurtasuneko Batzorde Kudeatzailea

Aztertu, baloratu eta sustatu egiten ditu elikakate osoan zehar sar daitezkeen arriskuak desagerrarazi, murriztu edo minimizatu ditzaketen neurriak, produkzio primariotik hasi eta kontsumo-fasera arte. Batzorde horrek elikagaien segurtasunaren arloko kanporako komunikazioa planifikatu eta koordinatu egiten du.

Batzorde horretan elikagaien arriskuen arloko eskumena eta erabakitzeko ahalmena duten Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien Zuzendaritza guztiak daude ordezkatuta, baita pentsuen eta haien inplikazioen gaineko eskumenak eta erabakitzeko ahalmena dituztenak ere.

Eguneratze data: