Azaroaren 7an eta 8an Elikagai Segurtasun arloko mundu osoko 600 aditu baino gehiago bildu ziren Parman, EFSAk bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu zuen zientzia-biltzarrean parte hartzeko.

Biltzarrean, “Desafiando fronteras en Evaluación de Riesgos – Compartiendo experiencias” titulupean, agerian geratu zen EFSAren balioa, Europako elikagaien eta pentsuen Arriskuen Balioespenaren oinarria baita. Eta hori, sortu zenetik eman dituen 3.000tik gorako zientzia-iritzietan islatzen da. Prozesu horretan, ezinbestekoa izan da Europa osoko zientzia adituen partaidetza eta lankidetza. Aditu horiek EFSAren zientzia-aholkularitzaren egitura osatzen duten zientzia-paneletan hartzen dute parte.

Biltzarreko aurkezpenetan honako gai hauek jorratu ziren, besteak beste: arriskuak identifikatzeko estrategiak; elkarlanean eta lankidetzan aritzeko beharra, indarrak batze aldera; zientzialarien eta kudeatzaileen arteko komunikazioaren garrantzia; adituen independentzia beharra; balioespen kuantitatiboetarako datuak eskuratzeko zailtasuna; edo ingurumen-arriskuak eta alderdi sozial zein ekonomikoak hartzen ari diren garrantzia. Halaber,Arriskuen Balioespenak egiteko (besteak beste, Arriskua/Onura Balioespenak) EFSAren sostengu-egiturek garatu duten metodologia ia osorik ezagutu ahal izan zen.

Biltzarraren helburuetako bat izan zen arriskuen balioespenaren etorkizuneko erronken inguruan hausnartzea. Bertan, lan-eremuak identifikatu ziren: metodologia bateratzeko, hainbat kutsatzaileren eragin sinergikoak balioesteko edo prestakuntza beharra zientzia kudeatzaileei komunikatu ahal izateko.

Aurkezpenak