Arriskuen Balioespena: karamelu-koloratzaileak – EFSA 2012
EFSAk eguneratu egin du kontsumitzaileen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizioa (E-150a, E-150c y E-150d). Koloratzaile horiek elikagai ugariri gaineratzen zaizkie kolore marroi iluna emateko; besteak beste, honako hauei: zopak, gozokiak, ongailuak eta edari ugari (kola edariak, garagardoa eta whiskya).
Duela gutxi, hiru koloratzaile horiek elikagai eta edarietan zuten mailari buruzko datuak eta elikagaien kontsumoari buruzkoak lortu dituzte, eta, hain zuzen ere, datu horiek izan dira balioespen berri horren oinarria. Emaitza horiek alderatu egin dituzte 2011n Elikagaiei gaineratzen zaizkien Gehigarrien eta Nutriente-iturrien Panelak (ANS Panela) egindako balioespen osoko emaitzekin. Balioespen hartan Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) ezarri ziren koloratzaile horientzat.
Balioetsi da edozein herri-talderen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizio konbinatuak ez duela gainditzen taldearen EIT: 300 mg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Hiru koloratzaile horiek banaka aztertuz gero, zenbatetsi da dietaren bidezko esposizioa askoz ere txikiagoa dela esposizioaren aurreko balioespenean baino. Salbuespen bakarra E-150c da, kontsumo handiko ume eta helduen artean; izan ere, EIT gaindi daiteke.
Panelak arriskuen kudeatzaileen esku jarri du informazio hori eta azaldu du umeen E-150c koloratzailearekiko esposizio-iturri nagusia okintzako produktuak direla, eta helduena, berriz, alkoholdun edariak.