2010eko irailean bildu ziren, batetik, FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) elikagaietan aurki daitezkeen Landare-osasunerako Produktuen Hondakinen arloko Adituen Panela eta, bestetik, OMSren (Osasunerako Mundu Erakundea) Landare-osasunerako Produktuen Hondakinak Balioesteko Taldea. Helburua zen elikagaietan aurki daitezkeen landare-osasunerako 22 produkturen hondakinak kontsumitzearen arriskua, epe luzera zein motzera, balioestea. Ondorioztatu zuten landare-osasunerako bi produkturen epe motzera balioztatutako ingestak (IESTI) gainditu egiten zuela Erreferentziazko Dosia (ARfDak). Hauek dira bi produktuok: bifentrina marrubietan eta triazofoak arrozean.

Arriskuen Balioespenak sendotzeko, FAO/OMSren adituen bi taldeek honako gomendio hauek eman zituzten:

  • Hobetu egin behar dira, batetik, ingestaren epe motzeko balioztapena; bestetik, arriskuaren epe motzeko balioespenaren emaitzen interpretazioa eta, azkenik, eta bereziki zalantzen karakterizazioa.
  • Eguneratu egin behar dira elikagaien kontsumoari buruzko datuak, Codexeko Estatu kideek balioespen horietan erabili dituztenak, datuok ahalik eta eguneratuenak eta fidagarrienak izan behar baitute.

FAO/OMSren 2010eko txostena: Elikagaietan landare-osasunerako produktuen hondakinak