EFSAko batzorde zientifikoak txosten bat egin du erreferentziako dosiaren (BMD) ikuspegiari buruzko erabilgarritasunaren ingurukoa, arriskuaren ebaluazioetarako erabili izan den behatutako eragin kaltegarririk gabeko (NOAEL) mailaren ikuspegiaren alternatiba gisa. Halaber, hori aplikatzeko hainbat gomendio proposatu ditu.

Txosten horrek esperimentazio-animaliekin egindako ikerketen dosi-erantzunaren datuak aztertzeko BMD bayestar ikuspegia erabiltzeko moduari buruzko gidalerroak eskaintzen ditu, eta, aldi berean, behaketako azterketa epidemiologikoen datuetan izan dezakeen eragina aztertzen du. Ondorioztatzen da BMD ikuspegia metodo zientifikoki aurreratuagoa dela eta hori erabiltzea gomendatzen da dosi-erantzunaren datuen erreferentziako balio bat deribatzeko, osasunean (HBGV) eta esposizio-marjinetan oinarritutako balioak ezar daitezen.

Bayestar eredua (BMD)

Bayestar eredua erabiltzen denean, beheko muga (BMDL) erreferentziako puntu potentzialtzat hartu behar da, eta, aldi berean, goiko muga (BMDU) beharrezkoa da BMDU/BMDL harremana ezartzeko; izan ere, BMD erreferentziako dosiaren estimazioaren ziurgabetasuna islatzen du.

 

Honako hauek dira ikuspegiak eskaintzen dituen abantailak:

  • Parametro ezezagunen inguruko ziurgabetasuna probabilitateen banaketen arabera neurtzen da.
  • Probabilitatearen kontzeptua denboran zeharreko ezagutzaren metaketa islatzeko hedatzen da, ikasketa prozesua kontuan hartuta.

Erabiltzeko gidalerroak

EFSAko batzorde zientifikoak erreferentziako dosiaren analisirako erabiltzen den aurretik zehaztutako eredu taldea berrikusi eta aldatu du; hortaz, orain eredu talde bakarra dago datu jarrai eta kuantitatiboetarako. Halaber, erreferentziako dosiaren analisia pausuz pausu nola egin gidatzen duen fluxu-diagrama ere eguneratu da, eta NOAELa (frekuentista) eta BMD (bayestarra) paradigmak alderatzen dituen kapitulua gehitu da.

 

Eguneratutako gida horrek ez du eskatzen aurreko ereduen arabera egindako ebaluazioen berrebaluazio orokorrik, bereziki esposizioa askoz txikiagoa denean, adibidez, osasunean oinarritutako orientazio balioa (HBGV) baino magnitude-ordena bat baino txikiagoa denean.

 

Bukatzeko, batzorde zientifikoak gomendatzen du prestakuntza ematen jarraitzeko dosi-erantzun ereduetan eta BMD ereduaren aplikazioaren erabileran.