EFSAk infografia erraz bat argitaratu du, arriskuen ebaluatzaileek eta kudeatzaileek dituzten zereginak eta erantzukizunak azaltzeko. Bi jarduera horiek bereiztea funtsezkoa da, elikagaien segurtasuna bermatuko bada.

  • Arriskuen ebaluatzaileek zientzia-aholkularitza independentea ematen dute elikakatean sar daitezkeen arriskuez. Horretarako, gaiari buruz eskuragarri dauden datu eta ikerketa guztiak biltzen eta aztertzen dira.
  • Arriskuen kudeatzaileek zientzia-aholkularitza hori darabilte oinarri gisa erabakiak hartzeko edo elikagaien segurtasunari buruzko legeria sortzeko.

Europan, zereginen bereizketa hori legez onetsi zen orain hamarkada bat baino gehiago. Xedea izan zen zientzia-ebaluazio independentea Elikagaien Segurtasunaren inguruko politiken formulazioaren erdigunean kokatzea.

EFSA da arriskuen ebaluatzaile nagusia, eta zientzia-aholkularitza independentea ematen die arriskuen kudeatzaileei (Europako Batzordea eta Parlamentua). Horiek, erabakitzen dute zein den martxan jarri beharreko neurri egokia, horretarako oinarri gisa EFSAko adituen ondorioak erabiliz.

Infografia