EFSAk argitaratu egin du Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutuak egindako txosten bat. Bertan, tresna berri bat aurkezten du, Arrisku Ebaluazioak egiten direnean atzematen diren ziurgabetasunak sailkatzeko balio duena. Tresna horrek dakarren ikuspegi berriak ahalbidetu egiten du ziurgabetasunak lehenestea, zientzia-oinarriarekin, bai eta ziurgabetasunek ebaluazioaren emaitzetan duten eragina aztertzea ere, adituen iritziaren bidez.

Metodologia hori sortzeko, kasu praktiko bat hautatu zen, eta lotutako ziurgabetasun esplizitu eta inplizituak ebaluatu ziren. Ondoren, ziurgabetasun-iturriak sei kategoriatan karakterizatu ziren: izaera, egoera, irismena, atzemandako datu falta, fidagarritasun metodologikoaren falta eta aldakortasuna. Azkenik, ebaluazioaren azken emaitzari begira garrantzi handiena duten iturriak zehaztu ziren.

Tresna berria erabiltzea lagungarri da, ziurgabetasunen iturriak hobeto ulertzeko, ziurgabetasunek azken emaitzen duten eragina ebaluatzeko, eta aurre egiteko metodoak hautatzeko. Bestalde, ziurgabetasunak hobeto jakinarazteko ere balio du tresnak.

Azkenik, txostenak gomendatu egiten du Arriskuen Ebaluazioetan ziurgabetasunak ebaluatzea, terminologia argia eta koherentea erabiltzea, eta adituei prestakuntza ematea, ziurgabetasunaren ebaluazioa gehitzeko etorkizuneko Arriskuen Ebaluazioetako lanetan.

NUSAPen txostena