EFSAren estrategia da estatu kideekin ahalik eta lankidetza handiena izatea, eta estrategia horrekin bat etorriz, Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarea eratu zen 2012an. Honako hauek dira sare horren xedeak:

  • Estatu kideen artean elkarrizketa hobetzea metodologiei buruz.
  • Elkar ulertzea Arriskuen Ebaluazioaren printzipioei buruz.
  • Europar Batasunean (EB) egiten diren Zientzia Ebaluazioen ezagutza eta konfiantza sustatzea.
  • Estatu kideen eta EFSAren arteko prozesuetan gardentasuna eskaintzea.

Xede horiek eskuratu ostean, maila bateratua lortuko da EBn egindako Arriskuen Ebaluazioan, arriskuen kudeatzaileek zientzia oinarria duten erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazioa estandarizatze aldera.

Sare horri hainbat gida-agiri aurkeztu zitzaizkion estrategia berriak ezartzeko, arriskuaren edo perilaren karakterizazioa hobetzeko. Horiez gain, Zientzia Batzordearen esparru-agiriak ere aurkeztu zitzaizkion, hain zuzen ere, aldez aurretik ezarritako baloreak bateratzeari eta elikagai-esposizioaren ebaluazioetako zalantzak argitzeari buruzkoak.

Halaber, txosten honetan 2012ko lehenengo urteko bilkuran jorratutako gaien inguruko zehaztapenak ematen dira, besteak beste: arriskuak ebaluatzeko metodologia berriak, denon intereseko arloak, lehentasunezko alderdiak zientzia-lankidetzan, eta ikuspegi bateratuak behar dituzten gaien identifikazioa.

Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarearen 2012ko txostena