A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da. BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean. Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen. 2011tik debekatuta dago osagai hori erabiltzea bularreko haurrentzako plastikozko biberoien fabrikazioan, eta 2020an paper termikoan erabiltzea ere debekatu zuten.
EFSAren arabera, A bisfenolarekiko esposizio konbinatua, dietetikoa nahiz ez-dietetikoa (hautsa, kosmetikoak eta paper termikoa), eguneko ingestio onargarriaren nahiko azpitik dago (4 µg/gorputzaren pisuaren kg/egun); eta, hortaz, ez da arriskutsua kontsumitzaileen adin talde bakar batentzat ere.
A bisfenola (BPA) plastikoak eta erretxinak sortzeko erabiltzen den substantzia kimikoa da.
BPA polikarbonatoan erabiltzen da; hain zuzen, elikagaietarako ontziak, besteak beste, botilak, platerak eta kikarak egiteko erabiltzen den errendimendu handiko plastiko zurrun eta gardenean.
Horrez gain, elikagai eta edarietarako ontzietako (latak, adibidez) estalki babesgarriak egiteko erabiltzen diren epoxi erretxinetan ere aurki daiteke.
Bestalde, elikadurarekin zerikusirik ez duten produktuak egiteko ere erabiltzen da, besteak beste: epoxi-oinarria duten pinturak, gailu medikoak, azaleren estaldurak, inprimatze-tintak (erosketa ticketetan) eta garrak atzeratzeko materialak.
2. Esposizioa
BPA kantitate txikiek ontzi horietan gordetako elikagai eta edarietara migra dezakete, batez ere, ez badira behar bezala erabiltzen.
BPArekiko giza esposizioa bide hauetatik gerta daiteke: elikagaiak, edariak eta ingurunea.
Elikagaiak
Elikagai eta edarietarako ontzietako estalki babesgarrien migrazioa dela eta
Edariak
Migrazioa edo kutsadura dela eta…
Ingurumena
Hautsa, kosmetikoak ,…
3. Giza osasuenan duen eragina
Toxikotasuna
Esperimentaziorako animaliengan eginiko ikerketen arabera, BPAren dosi altuek ondorio txarrak sor ditzakete giltzurrunetan eta gibelean. Giza osasunari begirako kezka nagusia da sistema hormonalean eragiteko gaitasuna duela, disruptore endokrino gisa.
Ugalketa- eta nerbio-sisteman, immunitate-sisteman, sistema metabolikoan eta kardiobaskularrean izan ditzakeen eraginak, baita minbizia garatzeko aukera ere, ez dira “probabletzat” hartzen gaur egun.
ERREFERENTZIA-BALIOAK
EFSAk BPAk sor ditzakeen ondorio kaltegarriak aztertu zituen arratoien giltzurruneko eta bularreko guruinen gainean, eta 8.960 µg/gorputzeko pisuaren kg/egun balioetako BMDL10a kalkulatu zuen giltzurrunaren batez besteko pisu erlatiboaren aldaketetarako, baina ezin izan zen BMDL10a kalkulatu bularreko guruinaren gaineko ondorioetarako.
BMDL10 hori oinarri hartuta, EFSAko taldeak honako eguneko ingestio onargarri hau ezarri zuen (t ‐ TDI): 4 µg/gorputzeko pisuaren kg/egun.
4. Arriskuen ebaluazioa
Ondorioak
EFSAko zientzialari adituek ondorioztatu zuten, gaur egun, BPAk EZ duela arriskurik ekartzen kontsumitzaileen osasunari begira, adin talde bakar batean ere (jaiogabeak, haurtxoak eta nerabeak barne).
Esposizio konbinatua, dietetikoa nahiz ez-dietetikoa (hautsa, kosmetikoak eta paper termikoa), BPAren maila seguruaren (TDI) nahiko azpitik dago elikagaietan.
Zenbatetsitako ingestioak
Esposizio dietetikorako eta iturrien esposizio konbinaturako («esposizio agregatu» esaten zaio) zenbatespen altuenak TDIa baino 3-5 aldiz baxuagoak dira.
BPAren zenbatetsitako ingestio dietetikoa altuagoa izan zen 6-36 hilabeteko haurrengan (0,875 μg/gorputzeko pisuaren kg/egun arte).
Ugaltzeko adinean dauden emakumeek adin bereko gizonen antzeko esposizio dietetikoak izan zituzten (0,388 μg/gorputzeko pisuaren kg/egun arte).
Esposizio agregatu altuena nerabeena izan zen (1,449 μg/gorputzeko pisuaren kg/egun).
Ziurgabetasunak
EFSAko taldeak ziurgabetasun nabarmen bat hauteman zuen iturri ez-dietetikoetarako esposizioaren zenbatespenetan, baina zenbatespen dietetikoen inguruko ziurgabetasuna, aldiz, nahiko baxua izan zen.
Migrazio espezifikoaren muga 0,05 mg-koa da elikagai kg bakoitzeko, eta debekatuta dago bularreko haurrentzako plastikozko biberoiak fabrikatzeko erabiltzea 2011ko ekainetik aurrera (321/2011 Erregelamendua [EB]).
Reglamento (UE) 2018/213 de la Comisión, de 12 de febrero de 2018, sobre el uso de bisfenol A en los barnices y revestimientos destinados a entrar en contacto con los alimentos y por el que se modifica el Reglamento (UE) Nº 10/2011 por lo que respecta al uso de dicha sustancia en materiales plásticos en contacto con los alimentos.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Cookie Estatistikoak/Estadísticos
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.