Aluminioa ingurumenean dagoen metal arin bat da. Lurrean eta uretan geratzen da eta, ondorioz, laboreetan eta lurreko edo uretako organismoetan metatzen da. Herritarrek, oro har, aluminioarekiko esposizioa izateko bide nagusia da metal horren kontzentrazio handiak dituzten elikagaiak eta edariak kontsumitzea. Elikagai eta edariek aluminioa izan dezakete modu naturalean, aluminioa duten gehigarrien bidez gehi dakieke edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik migratuta jaso dezakete.
Landare-jatorriko elikagaiak eta ura dira aluminio-kontzentrazio handienak modu naturalean dituzten elikagaiak, eta zerealak, berriz, aluminiodun gehigarri gehien dituztenak.
Aluminioa ez da kartzinogenotzat jotzen; % 1 xurgatzen da eta, epe luzera, gernu-bidetik iraizten da. Alabaina, biometagarria da, eta hezurretan, gibelean eta giltzurrunetan metatzen da nagusiki. Epe luzera, aluminioarekiko esposizioak hezurretako lesioak eragiten ditu. Fetuek, bularreko haurrek eta, oro har, haur guztiek aluminioaren toxikotasunarekiko esposizio handiagoa dute, metal hori kantitate handiagoan xurgatzen baitute.
Aluminioa ezin da kendu elikagaian metatu ondoren. Aluminioarekiko esposizioa txikitzeko modu bakarra da gehigarrien eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialen fabrikazioan duen erabilera murriztea.
Etxean, gomendatzen da ez erabiltzea aluminiozko ontzirik janariak prestatzeko, ezta elikagai bero eta azidoak gordetzeko ere, hala nola frutak eta barazkiak.
Aluminioa naturan nonahi dagoen metal arin bat da; hortaz, elikagai askok dute modu naturalean. Horrez gain, aluminioa duten gehigarrien bidez edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik migratuta irits daiteke elikagaietara. Gizakiak aluminio-kontzentrazio handiko elikagaiak jan ditzake, eta horixe da, hain zuzen, metal horrekiko esposizio-bide nagusia.
Aluminioa (Al) uretan, lurrean eta airean modu naturalean eta ugarian dagoen kontaminatzaile kimikoa da; zehazki, lurrazaleko hirugarren elementu ugariena da, oxigenoaren eta silizioaren atzetik.
Beroa eroateko eta argitik, oxigenotik, kontaminaziotik eta hezetasunetik babesteko propietate mekanikoak ditu. Hori dela eta, asko erabiltzen da elikagaien industrian, batez ere elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialak fabrikatzeko (ontziak, eltzeak, kazolak, elikagaiak biltzeko paperak, sukaldeko tresnak, etab.).
Metal horrek elikagaietara migra dezake, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira: tenperatura eta berotze-denbora; elikagai gordinaren pH-a eta konposizioa; eta azido organikoen, gatzaren eta beste ioi batzuen presentzia, aluminioa disolbagarria baita disoluzio azidoetan.
Hori dela eta, elikagai azidoak (freskagarriak, barazkiak, esnea, etab.) dituzten lata eta kartoizko ontzi askok plastiko-polimerozko babes-geruzak edo lakak izaten dituzte, aluminioa ez dadin kontaktuan egon elikagaiarekin.
Aluminio asko erabiltzen da elikagai-gehigarrietan ere. Hori horrela, 2014tik, gehigarrien fabrikatzaileek aluminioaren erabilera-baldintzak eta aluminioa duten gehigarrien mailak aldatu behar izan dituzte. Gehigarri batzuk merkatutik kendu ere egin dira.
2. Elikagaiekiko esposizioa
Elikagaiak eta edariak dira aluminioarekiko esposizioaren iturri nagusia, baina beste esposizio-bide batzuk ere aipatu behar dira: medikamentuak hartzea (adibidez, analgesikoak), kosmetikoen bidez azaletik sartzea (adibidez, antitranspiratzaileak) eta aluminio-partikulekin kutsatutako airea arnastea.
Hauek dira aluminioarekin kontaminatuta egon daitezkeen elikagai nagusiak:
Landare-jatorriko elikagaiak (askotan)
Barazkiak: perretxikoak, hosto berdeko barazkiak
Espinakak, zerbak, letxuak, etab.
Zerealak eta horien eratorriak
Irinak, gosaltzeko zerealak, ogia, gailetak, etab.; kasu honetan, iturri nagusia aluminioa duten gehigarriak dira.
Haziak eta espeziak
Edariak
Tea
Kakaoa
Iturriko ura
gutxiago
Haurrentzako formula-esneak
Animalia-jatorriko elikagaiak (gutxitan)
Itsaskiak
Haragi-produktuak
Erraiak, saltxitxak, etab.
Esnekiak
Gazta freskoa
3. Giza osasunean duen eragina
Toxikotasuna
EFSAren eta FAO/OMEren azken datuen arabera, ez da uste aluminioa gizakiarentzat genotoxikoa eta kartzinogenoa denik.
Giza organismoak hartutako aluminioaren % 1 baino gutxiago xurgatzen du, eta gehiena gernu-bidetik iraizten du. Dena den, biometagarria da; beraz, hezurretan, garunean, gibelean eta giltzurrunetan metatzen da gehienbat. Gainera, iraunkortasun handia du; hortaz, luzaroan geratzen da organismoan (urteak), gernuaren bidez iraitzi arte.
Esperimentazio-animalien kasuan, frogatu da aluminioak ondorio kaltegarriak dituela beren nerbio- eta ugalketa-sistemetan. Horrez gain, ondorio enbriotoxikoak ditu eta fetuaren garuneko garapenari eragiten dio.
Toxikotasun akutua: Informazio oso gutxi dago pertsonengan dituen ondorio toxiko akutuei buruz.Arratoi eta saguekin ebaluazioak egin dira aluminio-gatz inorganiko batzuen aho bidezko toxikotasun akutua aztertzeko, eta ondorioztatu da toxikotasuna bi faktoreren menpe dagoela: aluminioarekiko esposizio sistemikoa eta bioerabilgarritasuna. Balioek iradokitzen dute hau dela aluminio-gatz desberdinen xurgapen-maila: aluminio bromuroa>nitratoa>kloruroa>sulfatoa.
Toxikotasun kronikoa: Epe ertain-luzera, hezurretako alterazioak eragiten ditu nagusiki. Bestetik, ikusi da nutrizio parenteralerako soluzioen bidez aluminioarekiko esposizioan egon diren jaioberriek hezur-ehun gutxiago izaten dutela nerabezaroan gerrialdeko bizkarrezurrean eta aldaketan, eta, ondorioz, hezurrak hausteko aukera gehiago dituztela.
AIT (Asteko Ingestio Toleragarria): 1 mg/g.p. kg/aste (EFSA)
Arrisku taldeak
Hauek dira aluminioaren ondorio toxikoekiko kalteberatasun handiena duten biztanleria taldeak: fetuak (metalak plazenta zeharkatzen du), bularreko haurrak (metala amaren esnearen bidez transferitzen da) eta haurrak, oro har (metal hori xurgatzeko gaitasun askoz ere handiagoa duten helduek baino).
Bide parenteraletik dialisia egiten dieten pazienteek ondorio neurotoxikoak izan ditzakete (esaterako, dementzia), odol-plasman aluminioa izateagatik.
Fetuak
Bularreko haurrak eta haurrak, oro har
Bide parenteraletik dialisia egiten dieten pazienteak
4. Arriskuaren ebaluazioa
Ondorioa
EFSAk eta OMEk egin dituzten elikagaien eta/edo osagarrien bidezko aluminio-ingestioari buruzko ebaluazio guztietan identifikatu da metal hori arriskutsua izan daitekeela giza osasunerako, nagusiki haurrentzako; izan ere, ingestioak gainditu egiten ditu ezarritako erreferentziako balioak.
Zenbatetsitako ingestioak
Elikagaiak
2008an, EFSAk Europako biztanleen elikagaien bidezko aluminioarekiko esposizioa ebaluatu zuen, eta emaitza hau izan zen: 0,2-1,5 mg/g.p. kg/aste biztanleria orokorrarentzat, eta 2,3 mg/g.p. kg/aste haurrentzat, AIT eta BBAIT balioak gaindituz.
2012an, OMEk metal horrekiko esposizioa ebaluatu zuen eta ezarri zuen, halaber, haurrek BBAIT balioa gaindi dezaketela, aluminiodun gehigarri gehien dituzten elikagai asko kontsumitzen baitituzte, hala nola zerealak eta horien deribatuak (ogia, galletak, pastelak, etab.).
Europako elikagaien bidezko aluminio-ingestio zenbatetsiak (EFSA, 2008)
Biztanleria taldeak
Asteko batez besteko ingestioa (mg/g.p. kg/aste) (gutxienekoa LB - gehienekoa UB)
Bularreko haurrak (0-1 urte)
0,2 -0,6
Haurrak (1,5-4,5 urte)
0,7-2,3
Haurrak eta nerabeak (4-18 urte)
0,7-1,7
Helduak (19-65 urte)
0,2-1,5
Adinekoak (> 65 urte)
1,4
Biztanleria taldeak
Asteko batez besteko ingestioa (mg/g.p. kg/aste) (gutxienekoa LB - gehienekoa UB)
Ziurgabetasunak
EFSAk ziurgabetasun eta/edo informazio-gabezia hauek identifikatu zituen aluminioarekiko esposizioa ebaluatzeko garaian:
Europa osoa ez dago ordezkatuta aluminio-ingestioaren datuetan (Finlandiako, Erresuma Batuko, Frantziako eta Espainiako datuak).
Aldakuntza handiak daude datuak ematen dituzten herrialdeen artean, eta, herrialde baten barruan, aldeak daude inkesta moten artean.
Biztanleria talde desberdinei buruzko datu gehiago behar dira.
Ezin izan dira zehaztu elikagai jakin baten aluminio-konposatu espezifikoak, ezta aluminio-edukia osatzen duten iturri espezifikoak ere, egindako azterketa dietetikoek eta metodo analitikoek elikagaietako aluminioaren guztizko edukia besterik ez baitute zehazten.
Gehigarriak
2013an, EFSAk aluminioa duten bost gehigarrien (E-523, E-541 (ii, ii), E-554, E-556 eta E-559) ondoriozko aluminioarekiko esposizioa ebaluatu zuen, bi egoeratan: gehigarri horiek dituzten elikagai guztiak kontsumitzen diren egoeran eta horien gehieneko mugako egoeran. Bi egoeretan, zenbatetsitako ingestioek nabarmen gainditzen zituzten BBAIT eta AIT balioak.
Europako gehigarrien bidezko aluminio-ingestio zenbatetsiak (EFSA, 2013)
Biztanleria taldeak
Asteko batez besteko ingestioa (mg/g.p. kg/aste) (gutxienekoa LB - gehienekoa UB)
Bularreko haurrak (0-1 urte)
15,5- 43,6
Haurrak (1,5-4,5 urte)
11,3- 26,9
Haurrak eta nerabeak (4-18 urte)
21,8- 39,6
Helduak (19-65 urte)
2,8- 7,4
Adinekoak (> 65 urte)
2,3-7,5
5. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
Murrizteko neurriak
Ezin da inguruneko aluminioa murriztu, baina bai gehigarriak eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialen fabrikazioan duen erabilera, kasu askotan aluminioa ez den beste alternatiba batzuk erabil baitaitezke.
Elikakatean
Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-praktika egokiak eta arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisirako programak (AKPKA) aplikatzea.
Etxean
Tenperatura altuetan, aluminioa disolbagarria da pH azidoetan; horrenbestez, ez da gomendatzen aluminiozko ontzi edo materialik (eltzeak, erretiluak, kazolak, aluminio-papera) erabiltzea azidotasun handia duten elikagaiak berotzeko, prestatzeko edo bero gordetzeko, hala nola frutak eta barazkiak.
Elikagaietako gehieneko aluminio-edukiaren mugak ez daude araututa Europar Batasunean. Estatu mailan, 200 μg/l-ko gehieneko muga ezartzen da kontsumoko urarentzat (140/2003 Errege Dekretua), botilaratutako iturburuko urarentzat (1798/2010 Errege Dekretua) eta prestatutako ur botilaratuarentzat (1799/2010 Errege Dekretua).
Horrez gain, Batzordearen 2016/1416 Erregelamenduak (EB), elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialei eta plastikozko objektuei (adibidez, aluminio-papera) buruzko 10/2011 Erregelamendua (EB) aldatzen duenak, ezartzen du aluminioaren migrazioak gehienez 1 mg-koa izan behar duela, elikagai kg bakoitzeko.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.