Artsenikoa konposatu kimiko bat da eta modu naturalean aurki dezakegu ingurunean, baita industria-jardueraren eraginez ere; izan ere, uztetan eta lurreko zein uretako organismoetan metatu daiteke. Horren ondorioz, artsenikoa gizakiengana ere irits daiteke, metal astun horren kontzentrazio handia duten animalia- eta landare-jatorriko elikagaien kontsumoaren bidez.
Artsenikoaren kontzentrazio handiena duten elikagaiak arrainak eta itsaskiak, arroza eta arrozez egindako produktuak, algak, esnea eta esnekiak dira, eta edateko ura; ondorioz, elikagai horietatik gehiegi kontsumitzeak arriskuan jar dezake osasuna. Gainera, haurrentzako zenbait elikagaik (arroz-opiltxoak eta -edariak, fruta-zukuak, besteak beste) artsenikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren iturri garrantzitsuak dira. Garia eta garitik eratorritako produktuek, bai eta ortuariek ere, esposizio osoa areagotzen dute, ez artseniko kopuru handia dutelako, baizik eta horrelako asko kontsumitu ohi direlako.
Artseniko organikoak toxikotasun txikiagoa du, eta pertsonek azkar xurgatu eta kanporatzen dute. Artseniko inorganikoa, berriz, oso toxikoa eta kartzinogenikoa da; lesioak eragiten ditu azalean, digestio-sisteman, giltzurrunetan eta gibelean, baita gaitz neurologikoak eta kardiakoak ere. Fetuek, jaioberriek eta haurrek artseniko kantitate handiagoa xurgatzen dute, oro har; ondorioz, toxikotasuna jasateko aukera gehiago dute.
Ezinbestekoa da industria-jarduerak ingurunera askatutako artsenikoa murriztea, itsasoko eta lurreko izakien esposizioa eta, ondorioz, baita gizakiona ere, murrizteko. Etxean, komenigarria da elikagaiak uretan egostea eta ur hori botatzea; izan ere, elikagaiek duten artsenikoaren zati bat ur horretan disolbatzen da.
Artsenikoa (As) ingurunean (lurra, airea eta ura) dagoen metal astun bat da. Presentzia hori fenomeno naturalen eraginezkoa izan daiteke, hala nola sumendiak, basoko suteak edo harri eta mineralen higadura, baita tenperatura altuan gertatzen diren industria-prozesuen eraginezkoa ere; besteak beste, ikatza eta beste erregai fosil batzuk erabiliz energia ekoiztea. Gainera, aleazio-agente gisa ere erabiltzen da, produktu hauen askotariko prozesuetan: beira, pigmentuak, ehun-gaiak, papera, larru-ontzea, itsasgarri metalikoak, zur-babesleak eta munizioak.
Metal hori honako hauek egiteko erabili da, nagusiki: produktu fitosanitarioak, pentsuetarako gehigarriak, albaitaritzako sendagaiak eta produktu farmazeutikoak. Dena den, gaur egun debekatuta dago produktu horietan artsenikoa erabiltzea, toxikoa delako eta ingurumenean gelditzen delako. Horri esker, azken 20 urteotan artsenikoaren lurreko presentziak behera egin du Europan.
Dena den, batez ere industria-jardueretatik datorren artsenikoa uretan eta lurrean gelditzen da, eta metatu egiten dute lurreko nahiz uretako animaliek, bai eta landareek ere. Horietatik abiatuz, gizakiengana transmiti daiteke, metal horrekin kutsatutako elikagaiak kontsumituta, gizakia kate trofikoko azken maila baita.
2. Elikagaien bidezko espozioa
Hona hemen artsenikoz kutsatuta egon daitezkeen elikagaiak:
Animalia jatorriko elikagaiak
Arraina eta itsaskiak, esnea eta esnekiak.
Landare jatorriko elikagaiak
Zerealak eta zerealez egindako produktuak, arroza dutenak. Itsasoko algak.
Ogia, pasta eta ortuariak, neurri txikiagoan.
Edariak
Fruta-zukuak eta edateko ura.
Neurri txikiagoan, garagardoa eta kafea.
Gatza
3. Ondorioak giza osasunean
Toxikotasuna
Forma organikoa eta inorganikoa agertzen dira lurzoruan eta uretan; beraz, itsas organismoetan metatzen dira. Organismo horiek ahalmena dute artseniko inorganikoa metabolizatzeko eta konposatu organiko gisa metatzeko. Landare-organismoak, berriz, gai dira artseniko organikoa inorganiko bihurtzeko.
Gizakiek azkar xurgatzen dute dietaren bidez hartutako As inorganikoa. Behin xurgatuta, organo guztietara hedatu eta modu organikoan metabolizatzen da, ondoren kanporatzeko. Beste alde batetik, nagusiki arrain eta itsaskien bidez hartutako As organikoaren% 70 xurgatzen da, eta azkar kanporatzen da gernuaren bidez.
Artseniko inorganikoa gizakientzako kartzinogeno gisa sailkatuta dago (IARC – 1. taldea). Artseniko organikoa, berriz, azkar xurgatu eta kanporatzen da; ondorioz, toxikotasun txikiagoa dauka.
Artseniko inorganikoak intoxikazio larria zein kronikoa eragin dezake:
Toxikotasun larria: Hauek dira sintomarik ohikoenak: gorakoa, hestegorriko eta sabelaldeko mina, eta beherako odoltsua. Gainera, artseniko inorganikoak oztopatu egin dezake zelulen metabolismoarekin eta arnasa-metabolismoarekin lotutako entzimen jarduera.
Toxikotasun kronikoa. Honako hauek eragiten ditu epe ertain eta luzera: lesioak azalean, giltzurrunetan eta gibelean. Horrez gain, lotura izan dezake garapen-arazoekin, gaixotasun kardiobaskularrekin, neurotoxikotasunarekin, zenbait minbizia motarekin (azalekoa, maskurikoa eta biriketakoa) eta diabetesarekin.
ERREFERENTZIA-BALIOA
Artseniko inorganikoaren ERREFERENTZIA-DOSIA (BMDL01) 0,3 eta 8 μg artekoa da gorputzeko pisuaren kg bakoitzeko eta egun bakoitzeko, birika, azal eta maskuriko minbiziaren eta azaleko lesioen arriskurako.
Arrisku taldeak
Bularreko haurrak
Haur txikiak
Haurdun dauden emakumeak
Artsenikoaren ondorio toxikoen aurreko herritar talde minberenak fetuak (metalak karena zeharkatzen du), jaioberriak eta haurrak dira. Horiengan, metala xurgatzeko ahalmena askoz handiagoa da helduena baino, eta oro har, garapen kognitiboari eragiten dio.
4. Arriskuaren Ebaluazioa
Ondorioak
Artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren ebaluazioa (EFSA, 2014)
2009ko ebaluazioaren aldean, murriztu egin da esposizio orokorra.
Kezka sortzen du artseniko inorganikoarekiko esposizioan arrozak duen zeregina; izan ere, arrozez egindako produktu asko kontsumitzen dituzten etnia-talde batzuen edo haurren ingestioak erreferentziazko balioak gaindi ditzake eta hori arriskutsua izan daiteke osasunarentzat.
Zalantza handiak daude elikagaiek kontsumoari buruzko datuen heterogeneotasuna, guztizko artsenikoa artseniko inorganiko bihurtzea eta ezkerrak zentsuratutako datuen tratamendua dela eta.
Artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren ebaluazioa (EFSA, 2021)
Adin-kategoria guztietan, honako hauek izan ziren artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren faktore nagusiak: arroza, arrozez egindako produktuak, eta arroza eta edateko ura dituzten zerealez egindako produktuak.
Haurrentzako egokiak diren zenbait elikagai (besteak beste, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako zerealez egindako elikagaiak, haurrentzako gailetak, bizkotxoak eta cookieak, bularreko haurrentzako prestakinak, jarraipen‑prestakinak, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako erabilera mediko berezietarako elikagaiak, haurrentzako elikagaiak eta fruta-zukuak) artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren faktore nagusiak ziren herritar-talde honetan.
3. Artseniko inorganikoaren arriskua berriz ebaluatzea elikagaietan (EFSA, 2024)
Potentzial kartzinogenikoa duenez, EFSAk esposizio marjinaren (MOE) ikuspegi bat ezarri zuen arriskuaren karakterizaziorako. MOE 1 legokioke azaleko minbizian duen intzidentziarekiko %5eko hazkundearekin lotzen den esposizio mailari.
Helduengan MOE 2 eta 0,4 artean ibiltzen da kontsumitzaile ertainentzat eta 0,9 eta 0,2 artean 95eko esposizio pertzentilean. Zalantzak zalantza, CONTAM panelak ondorioztatzen du MOE horiek osasunarentzat kezkagarriak direla.
Esan beharra dago esposizioa kezkagarriagoa izan daitekeela arrisku genetiko handiagoa izan dezaketen pertsonentzat, biztanleriarentzat oro har baino.
Adin-talde gazteenei dagokienez, MOEak txikiagoak dira, iAs-en esposizioa handiagoa delako. Aldiz, horrek ez du esan nahi haurrek arrisku handiagoa dutenik, efektuak epe luzeko esposizioagatik baitira. Dena dela, EFSAk ondorioztatzen du haurrak arriskuaren karakterizazio horrek babestuta daudela.
Ingestio zenbatetsiak
Elikagai gehienetan, As inorganikoaren proportzioa artseniko-eduki osoaren % 50 eta % 100 bitartekoa da arraina eta itsaskiak ez diren elikagaietan (kasu horretan, As inorganikoaren % 2-3,5); beraz, EFSAk (2009) % 70 hautatu du batez besteko orokor gisa elikagaietarako.
Europan estimatutako artseniko ahorakinak (EFSA 2021)
Biztanleria-taldeak
Batez besteko eguneko ahorakina (μg /kg p.c/egun) (gutxienekoa LB- gehienekoa UB)
Bularreko haurrak (0-12 hilabete)
0,09-0,61
Haur txikiak (1-3 urte)
0,12-0,61
Haur handiak (3-10 urte)
0,07- 0,37
Nerabeak (10-18 urte)
0,04- 0,23
Helduak (19-65 urte)
0,03-0,15
Adinekoak (>65 urte)
0,03-0,14
Haurdun dauden emakumeak
0,04- 0,14
edoskitze-aldietan emakumeak
0,03- 0,14
Elikagaietako artsenikoarekiko egungo batez besteko esposizioak eta 95 pertzentilarenak EFSAk ezarri zuen BMDL01 balioen barruan daude (0,3 eta 8 μg/gorputz-pisu kg/egun)
5. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
Arrisku hau murrizteko neurri nagusiak industriak ingurumenera egiten dituen isurtzeak murriztean dautza.
Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene arloan jardunbide egokiak eta arriskuak aztertzeko programak zein kontrol estuko guneak (APPCC) ezartzea. Elikagai-enpresek zaindu eta bete egin behar dituzte 2023ko martxoaren 26an indarren jarriko diren elikagaietako artsenikoaren gehieneko muga berriak.
Etxean
Elikagaiak prestatzeko zenbait moduk artsenikoaren kopuru osoa murriztea dakartenez, hau gomendatzen da:
Herritar arrunten kasuan, artsenikoa duten elikagaiak (pasta, arroza, ortuariak, itsaskiak) uretan egostea eta ur hori botatzea; izan ere, artsenikoaren zati bat ur horretan disolbatzen da.
Arroz, alga eta horien eratorri asko kontsumitzen dituzten pertsonen kasuan: kontsumoa murriztea; izan ere, artseniko gehien duten elikagaiak dira.
Esposizioaren azken ebaluazioaren (EFSA, 2021) eta estatu kideek emandako elikagaietako artsenikoaren zainketaren emaitzen ondoren, Batzordeak murriztu egin ditu gehieneko mugak zenbait elikagaitan (besteak beste, arroza) eta muga berriak ezarri ditu haurrentzako arroza duten beste produktu batzuetan.
Europar Batasunean Europako Batzordearen 2023ko apirilaren 25eko 2023/915 (EB) Erregelamenduak elikagai jakin batzuetako artseniko-edukiaren gehieneko mugak arautzen ditu. Erregelamendu hori elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoa da eta 1881/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.
Elikagaietako artseniko-kopuruaren gehieneko mugak (2023)
Elikagaiak
Gehieneko kopurua (mg/pisu freskoaren kg)
Zerealak eta zerealez egindako produktuak
Arroz landua (arroz leundua edo zuria), ez erdiegosia
0,15
Arroz erdiegosia eta arroz zuritua
0,25
Arroz-irina
0,25
Arroz-opiltxoak, arroz-olatak, arroz-gailetak, arroz-pastelak, arroz-malutak eta gosaritarako arroz harrotua
0,30
Bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako elikagaiak egiteko arroza
0,10
Arrozez egindako edari ez alkoholdunak
0,030
Bularreko haurrentzako prestakinak, jarraipen-prestakinak, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako erabilera mediko berezietarako elikagaiak, haurtxoentzako prestakinak
Hautsean merkaturatuak
0,020
Likido merkaturatuak
0,010
Haurrentzako elikagaiak
0,020
Fruta-zukuak, fruta-zuku kontzentratu suspertua eta fruta-nektarrak
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.