Cryptosporidium pertsonen eta animalien hesteetako parasito bat da, eta kriptosporidiosi izeneko gizakien gaixotasuna eragiten du. Transmisioa zuzenean (pertsona batetik bestera eta animalia batetik pertsona batera) edo zeharka (uraren, elikagaien, ookiste infekziosoekin kutsatutako gainazal/objektu kontaminatuen bidez) gerta daiteke.
Cryptosporidium ookisteekin kutsatutako elikagaiak eta ura transmisio-iturrien % 10 dira. Transmisioa eragiten duten elikagai nagusiak honako hauek dira: fruta eta barazki gordinak, pasteurizatu gabeko esnea eta esnekiak, eta, neurri txikiagoan, behi- eta ardi‑haragia eta molusku bibalbioak.
Kriptosporidiosiaren kasuan ohikoak dira beherako urtsua, abdomeneko kalanbreak, jateko gogoa galtzea, febrikula, goragalea, gorakoa eta pisu-galera, nahiz eta sintomarik gabeko infekzioa oso ohikoa den.
Azken urteotan kutsadura-kasuek gora egin dute eta arrisku emergentetzat hartu izan da, bereziki klima-aldaketari lotutako baldintzek hedatzea ahalbidetzen dutelako.
Parasitoa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurri nagusia, elikagai gordinen kasuan, jatorrian kutsatzea saihestea da. Hala ere, higiene- eta maneiu-jardunbide egokiak izatea gomendatzen da elikagaiak prestatzean; izan ere, Cryptosporidium ookisteak egostean eta izoztean inaktibatzen dira.
Cryptosporidium protozoo-parasito mota bat da, giza gaixotasuna eragiten duena, eta haren gordailu garrantzitsuenak gizakiak, behiak, ardiak eta beste etxe-abere batzuk dira, hala nola katuak eta txakurrak. Karraskariak, hegaztiak, arrainak eta narrastiak ere kutsa ditzake.
Cryptosporidium-aren bizi-zikloa zuzenekoa da (ez du bitarteko ostalaririk). Transmisio-etapa kutsatutako ostalarien gorozkietan kanporatzen diren ookisteak dira. Infekzioa hasten da ostalari batek ookisteak jasotzen dituenean gorozki-aho bidez zuzenean irentsiz, edo eramaile baten bidez, hala nola ura edo kutsatutako elikagaiak. Kutsatzeko dosia txikia da; beraz, 10-30 ookiste bitartean irentsiz gero, infekzioa sor dezake pertsona osasuntsuengan.
Cryptosporidium generoaren barruan 25 espezie baino gehiago daude, eta erdia baino gehiagok pertsonak eta etxe-abereak kutsa ditzakete. Giza kutsadurarekin lotzen diren 17 espezieetatik 2k eragiten dituzte kasu gehienak: C. hominis eta C. parvum
hominis espeziearekin kutsatzeko iturriak berez kutsatutako pertsonak dira, bai pertsona gaixoarekiko zuzeneko kontaktuaren bidez eta bai kutsatutako hondakin-uren bidez.
parvum espeziearen ookisteak behien hesteetan egon ohi dira, bereziki animalia gazteen kasuan (txahalak eta arkumeak), eta kutsadura eragin dezakete lurrazalean, laborantzan, iturburuetan, gainazaleko uretan (ibaiak, lakuak, urtegiak, itsasoa), kontsumorako ur‑biltegietan eta elikagaietan.
Cryptosporidium ookisteak txikiak eta oso erresistenteak dira. Zenbait hilabetez egon daitezke bideragarri eta kutsakor ur geza eta gazian, gorozkietan, lurzoruan, landaredian eta gainazal hotz eta hezeetan. Hortaz, hoztutako edo izoztutako elikagaietan biziraun dezakete, -20 ºC-tik gora. Garrantzitsua da aipatzea ookisteei ez diela klorazioak eragiten, eta uraren kutsadurak eragindako agerraldiekin lotu direla.
Parasitoak ingurune urtarrean duen biziraupenean, batez ere, tenperaturak eta eguzki‑erradiazioak (UV) eragiten dute, eta, beraz, klima-aldaketarekin lotutako baldintzek parasitoa hedatzen laguntzen dutela uste da.
2. Trasmisioa
Bide desberdinak daude Cryptosporidium parasitoa pertsonei transmititzeko:
Elikagaia/Ura – pertsona
Cryptosporidium*kisteak dituzten elikagaiak edo ura1 kontsumitzeagatik
Animalia/pertsona – pertsona
gorozki-aho bidez2
1Elikagaiek eta urak elikagaien transmisio-iturrien % 10 eragiten dute. Elikagai-iturri nagusiak dira kontsumorako ura eta ookisteekin kutsatutako elikagai gordinak, hala nola fruta eta barazkiak, pasteurizatu gabeko esnea eta esnekiak, haragia eta molusku bibalbioak.
2 Landa-eremuetan gorozki-aho bidez transmititzen da, pertsona batetik bestera zuzenean, edo animalia batetik (bereziki hausnarkarien kumeak) pertsona batera; hala ere, zeharka ere kutsa daiteke, ookiste kutsakorrak dituen pertsona edo animaliaren gorozkiekin kutsatutako gainazalak edo objektuak ukitzean.
Cryptosporidium parasitoak sortutako gaixotasun gastrointestinala kriptosporidiosia da, eta errotabirusaren ondoren immunodeprimitutako haurren eta pazienteen artean gastroenteritisaren bigarren kausa ohikoena da.
Toxikotasuna
Sintomarik gabeko kutsadura oso ohikoa da, baina kasu batzuetan honako sintoma hauek agertzen dira: beherako urtsua, sarritan tamaina handikoa eta batzuetan mukoidea, baina oso gutxitan odoltsua; abdomeneko mina; goragalea eta gorakoa; sukar arina eta nekea. Bakarrik bukatzen da 1-2 astean. Gertakari klinikoetan pazientea berriz gaixotu egiten da kasuen heren batean, gutxi gorabehera.
Halaber, C. hominis espeziearekin kutsatzean hestez kanpoko beste sintoma batzuk deskribatu dira: mina artikulazioetan, begietako mina, buruko mina.
Arrisku-taldeak
Immunodeprimitutako pazienteak
Oro har, sintomak larriagoak izaten dira immunodeprimitutako pazienteengan, eta infekzioa kronikoa, larria eta hestez kanpokoa bihur daiteke. Behazun- eta pankrea-hodiei, urdailari eta arnasbideei (biriketako edo trakeako kriptosporidiosia) eragin diezaieke.
* 2021eko azken datuak kontuan hartuta, heterogeneotasun argia dago EB/EEEko herrialdeetako hautemate-, jakinarazpen- eta zaintza-sistemek mugatutako prebalentzia-emaitzetan. Herrialde batzuek (Irlanda, Finlandia, Norvegia, Suedia) 100.000 biztanleko 5 kasuak gainditzen dituzten bitartean, gainerako herrialde gehienek kasu gutxi jakinarazten dituzte, eta batzuek ez dute infekzioa jakinarazi. Kasuen tasa baieztatu handiena 0 eta 4 urte arteko taldean dago (6,39 kasu 100.000 biztanleko).
4. Elikagaien bidezko espozioa
Cryptosporidium ookisteekin kutsatzeko arrisku handiena duten elikagaiak ura eta/edo gordin kontsumitzen diren jatorri begetaleko edo animalia-jatorriko elikagaiak dira:
Gehien bat:
Iturri edo putzuetako ura
Fruta eta barazkiak
Pasteurizatu gabeko esnea
eta haren deribatuak: gazta, izozkiak, etab.
Neurri txikiagoan:
Zukuak
Fruta-zukuak eta pasteurizatu gabeko sagardoa
Molusku bibalbioak
ostrak, muskuiluak, txirlak
Haragia
behi- eta ardi-haragia
KONTROL OFIZIALAK
Cryptosporidium ookisteen presentzia duten laginen %
EUROPA (EFSA 2018)
Datu gutxi daude Cryptosporidium-aren presentzia eta biziraupenari buruz produktu freskoetan, eta, horrez gain, laginketa-esparru eta lagin-tamaina ezberdinak erabiltzen dira. ISO 18744 edo antzeko arauak betetzen dituzten metodoekin egindako azterlan handietan, ookisteak hauteman dira laginen % 8an.
5. Arriskuaren ebaluazioa
EFSAk, elikadura-transmisioko parasitoekin lotutako osasun publikorako arriskuaren ebaluazioan (EFSA-2018), Cryptosporidium-ari begira hutsune zientifiko hauek finkatu zituen, eta arriskuaren ebaluazio mikrobiologiko kuantitatiboa (QMRA) egitea mugatzen dute, infekzio-iturria zehazteko:
Cryptosporidium ookisteen presentzia-datuen falta kutsa daitezkeen elikagai-taldeetan.
Cryptosporidium ookisteak hautemateko metodo estandar, fidagarri eta balioztatuen falta elikadura-matrizeetan.
Espezie kutsatzaileak identifikatzeko eta kasuak elkarren artean lotzeko genotipatze orokor baten falta.
Cryptosporidium-aren presentzia-probabilitatea ebaluatzeko organismo adierazleen erabilerari buruzko eztabaida, adibidez Clostridium perfringens Egia da C. perfringens esporak protozoo-parasitoen ookisteak bezain erresistenteak izan daitezkeela, baina datu askok korrelazio-falta argia islatzen dute uretako C. perfringens‑aren eta Cryptosporidium spp-aren artean.
6. Prebentzioa eta arriskuaren kontrola
Parasitoaren prebentzio- eta kontrol-neurri nagusia jatorrizko kutsadura ekiditea da, kontsumitzeko orduan ondorengo tratamendurik ez duten elikagai gordinen kasuan.
6.1. Elikakatean
Ez dago elikagaietan Cryptosporidium kontrolatzeko neurri espezifikorik indarreko legedian.
Lehen mailako ekoizpenean eta elikagaien eraldaketan, produktu freskoetan kutsadura hori kontrolatzeko neurri eraginkorrenak dira nekazaritzako jardunbide egokiak (NJEak) aplikatzea lehen mailako ekoizpenean, fabrikazioko jardunbide egokiak (FJEak) prozesatzean eta higieneko jardunbide egokiak (HJEak), baita Arriskuen Analisian eta Kontrol Puntu Kritikoetan (APPCC) oinarritutako autokontrol-sistemak ere.
NJE-ek barne hartzen dute ur beltza ez den ura erabiltzea ureztatzeko, ongarri eta pestizidak aplikatzea eta etxe-abereek ez bazkatu eta ez kutsatzea baratze-eremuak eta animalia basatiak ez sartzea labore horietan. Hondakin-urak ureztatzeko erabili aurretik tratatzeak patogeno bideragarrien kopurua murritz dezake, Cryptosporidium ookisteak barne.
INAKTIBAZIO-TRATAMENDUAK
Kutsatutako elikagaietan parasitoak eta ookisteak inaktibatzeko tratamendu nagusiak lehorketa, tratamendu termikoa eta izoztea dira, baita beste tratamendu mota batzuk ere, hala nola irradiazio ultramorea, presio hidrostatiko handiak eta ozonizazioa.
TRATAMENDU TERMIKOA
72ºC (1min)
45ºC (10 min)
IZOZTEA
-20 ºC 5 egunez
-72 ºC zenbait segundoz
6.2. Etxean
Kriptosporidiosi kasu asko etxean gertatzen direnez jatorrian kutsatutako elikagai gordinak kontsumitzeagatik, beharrezkoa da higiene eta manipulazioan jardunbide egokiei jarraitzea janaria prestatzerako orduan, Cryptosporidium ookisteen kutsadura deuseztatzeko:
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Cookie Estatistikoak/Estadísticos
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.