Dioxinak, furanoak eta dioxinen antzeko PCBak (DL-PCBak) ingurumenean dauden konposatu toxikoak dira eta, nagusiki, animalia-jatorriko elikagaietan metatzen dira. Ondorioz, gizakiei transmititzen zaizkie, kontaminatzaile horien kontzentrazio altua duten elikagaiak kontsumitzearen bidez.
10 dioxina, 7 furano eta dioxinen antzeko 12 PCB dira konposatu toxikoenak. TCDD dioxina da gizakiarentzat kantzerigenotzat sailkatutako bakarra, eta gainerakoak kartzinogeno probabletzat sailkatuta daude.
Dioxinek, furanoek eta PCBek nerbio-sistemari eragiten diote nagusiki, eta haien efektu toxikoekiko zaurgarriena den taldea jaioberriak dira.
Dioxinak, furanoak eta PCBak elikagaietan metatzen direnean, ezin dira ezabatu. Hori dela eta, gizakien esposizioa murrizteko modu bakarra jatorrira jotzea da, hau da, ingurumenean dagoen kontaminatzaile horien maila murriztea. Horretarako, industria-prozesuen kontrol zorrotzak ezarri behar dira, konposatu toxiko horiek sortzea minimizatzeko.
Dioxinak modu orokortuan daude ingurumenean; hori dela eta, pertsona guztiak egon dira dioxinekin kontaktuan, maila baxuetan, baina uste da horrek ez duela eraginik gizakion osasunean. Nolanahi ere, konposatu mota horrek izan dezakeen toxikotasun handia ikusita, beharrezkoa da egungo esposizio-mailak murrizteko ahaleginak egitea.
Horrenbestez, aintzat hartuta animalia-jatorriko elikagaiak direla dioxina, furano eta PCB gehien dituztenak, eta dioxinekiko esposizio-bide nagusia elikagaiak direla, gomendatzen da animalia-jatorriko elikagai gehiegi ez kontsumitzea: arrainak, haragia eta arrautzak, horien deribatuak; baita animalia-jatorriko olio eta gantzen kontsumoa mugatzea ere.
Dioxinak, furanoak eta PCBak nazioartean onartutako hamabi kontaminatzaile organiko eta iraunkorren (COP) artean daude.
Dioxinek, furanoek eta PCBek antzeko propietate kimiko eta ezaugarriak dituzte, baina beren emisio-iturriak ezberdinak dira.
Dioxinak nahigabeko azpiproduktu gisa sortzen dira kloroa dagoen errekuntza- edo errausketa-prozesuen multzo batean, eta materia organikoaren errekuntza bukatugabeko prozesuetan (hondakin solido eta ospitalekoen errekuntza, zementu-fabriketako labeak, galdategiak, kloroaren bidez paper-orea zuritzea, zenbait herbizida eta pestizida fabrikatzea, berogailuak, sumendi-erupzioak, baso-suteak, etab.).
Furanoa eta bere konposatu metilfuranoak konposatu organikoak dira, eta elikagaien bero-tratamenduan zehar sortzen dira, elikagaietan naturalki dauden substantzia aitzindarietatik abiatuta (adibidez, C bitamina, karbohidratoak, aminoazidoak, gantz-azido asegabeak eta karotenoideak).
Poliklorobifeniloak (PCBak) konposatu kimiko sintetikoak dira, eta askotariko industria-aplikaziotan erabiltzen dira, hoztaile eta lubrifikatzaile gisa transformadoreetan, kondentsadoreetan, bero-trukagailuetan eta beste ekipo elektriko batzuetan, plastikotzaile, pigmentu, tindu eta abar gisa. Nolanahi ere, horiek erabiltzea debekatuta dago 1985etik, toxizitate erreproduktiboa eta efektu biometagarriak dituztelako.
PCBak ingurumenera askatzen dituzten beste iturri garrantzitsu batzuk dira zabortegiak, migrazioa, lurrunketaren ondoriozko atmosferarako emisioak, hondakinen errekuntza, hondakin-urak eta olio-hondakinen errekuntza. Produktu horien gehiengoa, lurzoru, sedimentu eta ur-ingurune osoan zehar hedatzen da.
Hiru konposatuak egonkorrak eta degradazio kimiko eta biologikoarekiko oso erresistenteak dira, baita oso iraunkorrak ere: naturan egon daitezke hamarkadetan zehar. Hori dela eta, horien desagerpena oso motela da.
Ingurumenean daudenez, ur, lurzoru eta sedimentuetan metatzen dira; nagusiki lurreko eta uretako animalietan eta, ondorioz, horietatik eratorritako elikagaietan. Gero eta gorago egon animalia bat elikakatean, orduan eta handiagoa izango da bere dioxinen kontzentrazioa. Uretako mailak baxuak dira, ingurune horretan disolbagarritasun txikia dutelako.
Horrez gain, gantzetan disolbagarriak direnez, biometagarriak dira animalien gantz-ehunean eta, ondorioz, erraz iristen dira elikakatera biometagarritasun eta biohanditze bidez. Kalkulatzen da horien erdibizitza organismoan 7 eta 11 urte artekoa dela.
Nolanahi ere, dioxinak PCBak baino toxikoagoak diren arren, azken 10 urteetan ingurumenerako dioxinen emisioak murriztu egin dira, eta ingurumenean dauden PCBen kantitateak, berriz, hainbat aldiz handiagoak dira.
2. Elikagaien bidezko espozioa
Dioxinekiko giza esposizioaren % 90 elikagaietatik dator; zehazki, gantz-eduki altua duten animalia-jatorriko elikagaiak dieta bidezko dioxinen eta PCBen guztizko esposizioaren % 80 dira.
Arrainak eta deribatuak
Haragiak eta haragikiak
Esnea eta esnekiak
Arrautzak eta deribatuak
Animalia-gantzak
Zerealak eta deribatuak
neurri txikiagoan
Frutak eta ortuariak
neurri txikiagoan
Landare-olioak
neurri txikiagoan
Halaber, hauek dira furano eta metilfurano kantitate handienak dituzten elikagaiak:
Kafea eta zereal-aleak
furano eta metilfurano kantitate handienak dituzten elikagaiak dira
Elikagai-kontserbak, izan latatan nahiz kristalezko potoetan
furano eta metilfurano kantitate handienak dituzten elikagaiak dira.
Furanoek eta metilfuranoek, dietaren bidez, giza osasunarentzat izan dezaketen arriskuaren ebaluazioa (EFSA, 2017ko azaroa)
EFSAk elikagaietan dauden furanoen eta metilfuranoen arriskua ebaluatu du, eta ondorioztatu du prozesuko kontaminatzaile kimiko horiek dituzten elikagaien batez besteko ingesta ez dela kezkagarria giza osasunarentzat.
Esperimentazio-animaliekin eginiko zenbait azterlanek adierazten duten moduan, hepatoxikotasuna eta gibeleko minbizia dira furanoarekin lotutako ondoriorik larrienak, eta, dosi altuak hartuz gero, giltzurrunei eta birikei ere eragin diezaieke. Nolanahi ere, ez dakigu furanoak zehazki zer mekanismoren bidez sortzen duen minbizia karraskarietan. Hori dela eta, EFSAk ez du eguneko ingesta onargarririk ezarri, baizik eta esposizio-marjina bat.
Esposizioa handiagoa da metilfuranoen ingestaren kasuan; izan ere, elikagai askotan metilfuranoen mailak altuagoak izaten dira furanoenak baino (adibidez, kafearen kasuan, lau aldiz altuagoa da). Hala ere, kafea irakitean 3 edo 4 aldiz furano gehiago galtzen du iragazkiarekin prestatutako kafeak edo espresak baino. Horrek esan nahi du furanoa murriztu egiten dela kafea ehotzean.
3. Giza osasunean dituzten ondorioak
Toxikotasuna
Dioxinak eta doxinen antzeko PCBak
10 dioxina, 7 furano eta dioxinen antzeko 12 PCB dira hiru talde horietako konposaturik toxikoenak. Gainerako PCBek, dioxinen antzekoak ez direnek, toxikotasun txikiagoa dute, profil toxikologiko ezberdina dutelako.
Konposatu toxikoena 2,3,7,8-tetrakloro dibentzo-p-dioxina (TCDD) da. Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC) gizakiarentzatkartzinogenotzat (1 taldea) sailkatu du. Hala ere, ez dio material genetikoari eragiten, eta dagoen esposizio-maila aintzat hartuta, haren eraginez minbizia izateko arriskua oso txikia da.
Gainerako konposatuak gizakiarentzakokartzinogeno probabletzat (2 taldea) sailkatu dira, eta toxikotasunaren baliokidetasun-faktore bat esleitu zaie, beren toxikotasuna TCDD dioxinarenarekin erlazionatzen duena.
Dioxinen eta PCBen kontzentrazio handietarako esposizio akutuak azaleko lesioak eragin ditzake (adibidez, kloraknea eta orban ilunak), baita gibeleko asaldura funtzionalak ere, ingestaren kantitatearen eta esposizio-denboraren arabera.
Uste da esposizio kroniko eta denbora luzekoak lotura duela garatzen ari den nerbio-sistemako, sistema endokrinoko eta ugaltze-aparatuko immunitate-asaldurekin, baita gibeleko kalteekin eta zenbait minbizi motarekin ere. Horrez gain, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak ere eragin ditzake.
Furanoak
Laborategiko animaliekin eginiko ikerketetan hauteman da furanoak efektu kartzinogenikoa duela (IARCen 2B taldea-gizakiarentzat kartzinogeno posiblea), baina ez da frogatu gizakientzat kartzinogenoa denik.
Animaliekin egindako hainbat esperimentazio-ikerketak adierazten dute hepatoxizitatea eta gibeleko minbizia direla epe luzean furanoarekin lotutako ondorio larrienak. Izan ere, traktu gastrointestinalean xurgatzen eta gibelean metatzen dira. Gainera, dosi oso altuetan, giltzurrunak eta birikak kaltetu ditzake.
BMDL10: 0,064 mg / kg pg / egun, MOE >10000 duten ondorio ez neoplastikoetarako.
BMDL10: 1,31 mg / kg pg / egun, MOE >10000 duten ondorio neoplastikoetarako.
Arrisku taldeak
Fetoa
Dioxinen eta PCBen kasuan, biztanleria talde zaurgarriena fetuena da; izan ere, umetokian dioxinekiko esposizioa jasaten badute, askotariko ondorioak izan ditzakete: asaldurak sistema immunologikoan eta neurologikoan, azaleko arazoak (esaterako, kloraknea), atzerapenak garapenean, entzuteko gaitasuna murriztea eta portaeraren nahasmenduak. PCBetarako esposizioak, berriz, zuzenean eragiten dio fetuen nerbio-sistemaren garapenari. Jaioberriek ere jasan ditzakete eragin batzuk, horien organoak garapen azkarreko fasean egoten baitira oraindik.
Haurrak
Furanoen eta metilfuranoen kasuan, haurtxoak dira esposizio handiena jasaten dutenak, elikagai-kontserben bidez (adibidez, poteko janariak eta fruta-zukuak).
4. Arriskuaren Ebaluazioa
Dioxinak eta doxinen antzeko PCBak
Ondorioak
EFSAk 2018an egin zuen dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen arriskuei buruzko azken ebaluazioan, ondorioztatu zuen dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak arriskutsuak izan daitezkeela giza osasunerako, adin tarte guztietan gainditu baitzen Asteko Ingestio Onargarria (TWI).
Balioztatutako ingesioak
EFSAk 2018an dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen asteko ingesta onargarria (TWI) eguneratu zuen: 2 pikogramo TEQ (baliokide toxiko) gorputzaren pisuko kilo bakoitzeko; alegia, 2015ean ezarritako TWIa baino 7 aldiz txikiagoa. Beherakada horren arrazoi nagusiak izan ziren substantzia horien toxikotasunari buruzko datu epidemiologiko eta esperimental berriak eskuratu zirela, eta teknika berri eta hobeak sortu zirela substantzia kimiko horien giza gorputzeko mailak aurresateko, denboran zehar.
Europako herrialdeek emandako esposizio-datuek gainditu egin zuten TWI berria (2 pc EQT gorputzaren pisuko (gp) kilogramo bakoitzeko astean) adin talde guztietan, ehuneko 95ean.
Balioztatutako ingestioak dioxina eta dioxinen antzeko PCBei dagokienez Europan (EFSA 2018)
Adin taldeak
Asteko ingestio onargarria (pg / kg gp / ast.) (gutxieneko LB- gehieneko UB)
Bularreko haurrak (0 eta 1 urte artean)
0,4-3,3
Haur txikiak (1 eta 3 urte artean)
0,7-5,9
Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean)
0,6-6,6
Nerabeak (10 eta 18 urte artean)
0,3-4,3
Helduak (19 eta 65 urte artean)
0,4-3,1
Adinekoak (>65 urte)
0,4-3,8
Ziurgabetasunak
EFSAk honako informazio ziurgabetasun eta/edo hutsune hauek identifikatu ditu, elikagaien bidezko dioxina eta dioxinen antzeko PCBekiko esposizioa ebaluatzerakoan:
Baliteke dioxinen antzeko PCBen toxikotasuna balioetsi izana. Izan ere, nazioartean «toxikotasunaren baliokidetasun-faktore» (TEQ) gisa ezagutzen diren balioak erabili ditu eta horiek, datu zientifiko berriak ikusita, berrikusi behar ditu.
Egun batzuk bakarrik hartzen dituzten kontsumo-inkestak kontuan hartu izanak, esposizioa balioetsi dezake ehuneko 95ean.
Halaber, egosketa eta prozesatzearen eraginaren inguruko datuak falta dira. Horrek ziurgabetasuna handitzen du esposizioa balioztatzean. Izan ere, egosteak aldaketak eragin ditzake prozesatutako elikagaien kutsatzaile lipofilikoetan, horiek elikagai gordinekin konparatzen badira.
Dioxina eta dioxinen antzeko PCBekiko datu berrietan oinarrituta, arraina kontsumitzearen arriskua/onura berriz balioztatu behar da.
Furanoak y metilfuranoak
Ondorioak
EFSAk 2017an egin zuen furano eta metilfuranoen arriskuei buruzko ebaluazioan, ondorioztatu zuen batez besteko ingestioa kezkagarria dela giza osasunerako, biztanleria talde guztietan gainditzen direlako erreferentziako balioak furanoaren ondorio neoplastikoei eta metilfuranoen ondorio hepatoxikoei dagokienez.
Balioztatutako ingestioak
EFSAk 2017ko arriskuaren ebaluazioan erabaki zuen ez zela egokia eguneko ingestio onargarria (TDI) ezartzea, furanoaren kartzinogeno-ekintza gisa agertzen den mekanismo genotoxiko bat dela eta. Horregatik, MOE esposizio-marjinak erabili zituen erreferentzia-dosian (BMDL10), furanoen eta metilfuranoen ondorio toxikoak ebaluatzeko.
Esposizioa handiagoa da metilfuranoak hartzen direnean. Izan ere, elikagai askotan, metilfurano maila furano maila baino altuagoa da (adibidez, kafean, laukoitza da). Hala ere, irakitutako kafeak iragazkiarekin egindako kafeak edo kafe espresak baino hiru edo lau aldiz furano gehiago galtzen du. Horrek esan nahi du ehotzeko prozesuan furanoa galtzen dela.
Europan furano eta metilfuranoen ingestio balioztatuak (EFSA 2017)
Adin taldeak
Eguneko batez besteko ingestioa (μg/kg gp /egun) (gutxieneko LB- gehieneko UB)
Bularreko haurrak (0 eta 1 urte artean)
0,2-2,4
Haur txikiak (1 eta 3 urte artean)
0,3-1,4
Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean)
0,2-1,4
Nerabeak (10 eta 18 urte artean)
0,1-1,4
Helduak (19 eta 65 urte artean)
0,2-5,8
Adinekoak (>65 urte)
0,3-6,1
Esposizio-marjinak (MOE) ondorio ez-neoplastikoen intzidentziarako (EFSA 2017)
Adin taldeak
MOE batez besteko esposizioa (gutxieneko LB- gehieneko UB)
Bularreko haurrak (0 eta 12 hilabete artean)
459-35
Haur txikiak (1 eta 3 urte artean)
292-60
Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean)
338-75
Nerabeak (10 eta 18 urte artean)
584-111
Helduak (19 eta 65 urte artean)
584-53
Adinekoak (>65 urte)
536-51
Esposizio-marjinak (MOE) ondorio neoplastikoen intzidentziarako (EFSA 2017)
Adin taldeak
MOE batez besteko esposizioa (gutxieneko LB- gehieneko UB)
Bularreko haurrak (0 eta 12 hilabete artean)
9.388-722
Haur txikiak (1 eta 3 urte artean)
5.974-1217
Haur nagusiak (3 eta 10 urte artean)
6.917-1.528
Nerabeak (10 eta 18 urte artean)
11.948-2.266
Helduak (19 eta 65 urte artean)
11.948- 1.077
Adinekoak (>65 urte)
10.952-1.035
Ziurgabetasunak
EFSAk jarraian aipatzen diren informazio ziurgabetasunak eta/edo hutsuneak identifikatu ditu, elikagaien bidezko furano eta metilfuranoen esposizioa ebaluatzerakoan:
Furanoaren arriskuen ebaluazioan ziurgabetasunek duten eragina neurrizkoa da. Beraz, ziurrenik ebaluazioa kontserbatzailea izango da.
Elikagaietan dauden metilfuranoen datu falta dela eta, ezin izan da erabateko ebaluazioa egin eta ziurgabetasunak oso esanguratsuak dira.
Beharrezkoa da furano eta metilfuranoen kontzentrazioaren aldaketa datuak jakitea kafe mota guztiak prestatzeko etapatan zehar.
Beharrezkoa da zuzenean egiten diren ikerketa gehiago egitea genoman furanoaren ondorioak ezagutzeko, ekintza-kantzerigenoa nola gauzatu argitzeko.
Metilfuranoen oxikotasunaren eta propietate genotoxikoen inguruko informazio falta.
5. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
5.1. Elikakatean
Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisia (AKPKA) egiteko programak aplikatzea.
Murrizteko neurriak
Hala dioxinak nola PCBak biometagarriak dira gantz-ehunean; horrenbestez, elikagaian metatzen direnean, ez dago horiek kentzen dituen tratamendurik. Hori dela eta, prebentzio-neurrien xede nagusia da ingurumenera isurtzen diren industriako dioxinak murriztea,Europako Erkidegoaren dioxinei, furanoei eta PCBei buruzko estrategiak (2011) ezartzen duen moduan.
Furanoen kasuan, zailagoa da elikagaiak prozesatzean horien sorrera murriztea; izan ere, berez sortzen dira elikagaien propietate organoleptiko batzuk garatzen direnean.
5.2. Etxean
Dieta orekatua izatea (fruta, barazki eta zerealen kantitate egokiak janez), lagungarria da iturri bakar baterako gehiegizko esposizioa saihesteko. Animalia-jatorriko elikagaiak dira dioxina eta PCB gehien dituztenak; hori dela eta, gomendatzen da animalia-jatorriko elikagai gehiegi ez kontsumitzea: arrainak, haragia eta arrautzak, horien deribatuak; baita animalia-jatorriko olio eta gantzen kontsumoa mugatzea ere.
Bestetik, furanoarekiko eta metilfuranoekiko elikadura-esposizioa murrizteko, horien eduki handiena duten elikagaiak berotzean jardunbide egokiei jarraitzea gomendatzen da:
Haurtxo eta haur txikientzako elikagai prestatuak marian berotzea, taparik gabe, horrek elikagaien esposizioa % 15-30 murriztu baitezake.
Europar Batasunean Europako Batzordearen 2023ko apirilaren 25eko 2023/915 (EB) Erregelamenduak elikagai jakin batzuetako dioxina eta PCB-edukiaren gehieneko mugak arautzen ditu. Erregelamendu hori elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoa da eta 1881/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.
Horrez gain, 2013ko abenduaren 3ko 2013/711/EB Gomendioak, pentsu eta elikagaietan dioxina, furano eta PCBen mailak murrizteari buruzkoak, “ekintza-mailak” ezartzen ditu zenbait elikagaitan. Ekintza-maila horiek kontaminazio-mugak dira, eta alerta azkarrerako tresna gisa balio dute operadore ekonomikoentzat eta kontrol ofizialentzat, balio onargarrienak gainditzen dituzten dioxina-kontzentrazioen berri ematen baitute. Ekintza-mailak gainditzeak adierazten du kontaminazio-iturri bat dagoela hortik gertu.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.