Etileno oxidoa

Laburpena

Etileno oxidoa gas sukoi bat da, beste konposatu kimiko eta material batzuen sintesian erabilitakoa, baita ekipo medikoen esterilizazioan, eta Batasunetik kanpoko herrialde batzuetan, biltegiratutako nekazaritza-produktu batzuetako intsektuak kontrolatzeko erabilia ere.

EBn, etileno oxidoa debekatuta dago produktu fitosanitarioetan erabiltzeko. Hala ere, kasu batzuetan baimenduta dago biozida gisa erabiltzea, baina ezin da erabili elikagaiak ukituko dituzten materialak edo gainazalak desinfektatzeko. Beraz, substantzia horrek ez du elikagaietan egon behar.

1. Zer da?

Etileno oxidoa gas sukoi bat da eta etilen glikola egiteko erabiltzen da; azken hori izotz-kontrakoak eta poliesterra ekoizteko baliatzen den substantzia bat da.

Produktu kimiko hori, gainera, kantitate oso baxuetan erabiltzen da ospitaletan, material eta ekipamendu medikoak esterilizatzeko.

Gaur egun, EBren araudiaren arabera debekatuta dago substantzia hori produktu fitosanitarioen osagai gisa erabiltzea. Horrez gain, erkidegoz kanpoko beste herrialde batzuetan erabiltzen da, gordetako zenbait nekazaritza-produktu (adibidez fruitu lehorrak eta espeziak) erasotzen dituzten intsektuak kontrolatzeko.

2. Elikagaien bidezko esposizioa

Osagai honetarako esposizio nagusia osasun zentroetako langile tekniko eta arretarako langileek hori inhalatu edo horrekin kontaktuan egotean gertatzen da, ekipo eta material medikoak esterilizatzeko erabiltzen baita.

Elikagaien bidezko esposizioa hautemanezina izan da 2020ko irailera arte. Orduan, produktu horren hondarrak aurkitu ziren Indiatik zetozen eta irina ekoizteko erabiltzen ziren sesamo-hazietan. Aurkikuntza horri dela eta, Europako Batzordeak 2020ko urriaren 22ko Batzordearen 2020/1540 Betearazpen Erregelamenduaren (EB) bidez Indiatik zetozen sesamo-hazien kontrolerako neurri gehigarriak ezarri zituen.

Elementu horren lurrunkortasun handiagatik, ez da batere erraza elikagaietan horiek hartzeko behar adina denbora egotea. Horrez gain, uretan disolbagarria denez, kutsatutako elikagaia garbitzean drastikoki gutxitzen da horren kontzentrazioa.

Harrezkero eta gaur egun arte (2021/06/24), Europako Alerta Sarearen (RASFF) 519 jakinarazpen egon dira:

etileno oxidoa

3. Giza osasunean duen eragina

Etileno oxidoak horretarako esposizioa duten pertsonen osasunerako eragin kaltegarri asko izan ditzake.

Minbiziaren inguruko Ikerketen Nazioarteko Zentroaren (IARC) arabera, konposatu hau 1. kategorian egongo litzateke (kantzerigenoa gizakientzat).

Etileno oxidorako esposizioa izan duten langileek izandako eraginak, inongo babes-neurririk gabe eta konposatuaren maila oso baxuekin, hilabete edo urte batzuetan zehar, honako hauek izan dira: begiak, azala eta beste mukosa batzuk narritatzea eta arazoak garunaren zein nerbio-sistemaren funtzionamenduan.

Esposizioa zenbat eta kontzentrazio handiagoa eta denbora luzeagoan izan, berezko abortu gehiago eta ugaltzeko gaitasuna kaltetzea gertatzen dira.

Azkenik, leuzemia, urdailaren minbizia, pankrea minbizia eta Hodgkinen gaixotasunaren tasa handiagoekin lotu da.

4. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola

En la UE, el óxido de etileno está prohibido para cualquier uso en productos fitosanitarios. Su uso como biocidas está autorizado, pero no se permite su uso para la desinfección de materiales o superficies que vayan a estar en contacto con alimentos. Por tanto, esta sustancia no debe estar presente en los alimentos.

EBn, debekatuta dago etileno oxidoa edozein produktu fitosanitariotan erabiltzea. Biozida gisa erabiltzea baimenduta dago, baina ezin da elikagaiekin kontaktuan egongo diren material edo azalerak desinfektatzeko erabili. Beraz, substantzia hori ezin da elikagaietan presente egon.

Erkidegoz kanpoko beste herrialdeetan erabili daitekeenez, kutsatuta egon daitezkeen inportatutako produktu eta osagaien kontrol analitikoa izan da orain arte abian jarritako neurririk arrakastatsuena.

Horrez gain, Europako Batzordeak, RASFF Sareak sortutako txostenei erreparatuta, behin baino gehiagotan ezohiko neurriak ezarri ditu irregulartasunak izan dituzten herrialdeak eta produktuak kontrolatzeko.

Era berean, Europako Alerta Sarearen (Rapid Alert System for Food and Feed – RASFF) bidez kaltetuta egon daitezkeen produktuen berri emate azkarrari esker, kaltetuta egon daitezkeen produktuak garaiz erretiratu daitezke.

5. Lege-mugak

2015eko maiatzaren 26ko 2015/868 Erregelamenduak (EB) aldatu egiten ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 396/2005 Erregelamenduaren (EE) II., III. eta V. eranskinak, 2, 4, 5-T, barbanoa, binapakrila, bromofos-etiloa, kanfekloroa (toxafenoa), klorbufama, kloroxurona, klozolinatoa, NOC, dialatoa, dinoseba, dinoterba, dioxationa, etileno oxidoa, fentina aztetatoa, fluzikloxurona, fluzitrinatoa, formotiona, mekarbama, metakrifoak, monolinurona, fenotrina, profama, pirazofoak, kinalfosa, resmetrina, tecnazenoa eta hainbat elikagaietan dagoen binklozolina elementuen hondakinen gehieneko mugak ezartzeari buruzkoak. Horren arabera, honako hauek izango dira hondakinen gehieneko mugak* (mg/kg) elikagaien taldeen arabera:

Eguneratze data: