Konposatu horiek aplikazio industrial ugari dituzte, eta etxeko objektu askotan ere aurki daitezke; duela gutxi arte jostailuak fabrikatzeko ere erabiltzen ziren.
Ftalatoak eguneroko erabilerako produktuetan erabiltzen diren sustantziak direnez, biztanleria orokorrak hainbat bide eta iturriren bidezko esposizioa izan dezake.
Ftalatoen esposizio-bide nagusiak ahozkoa (hautsa eta elikagaiak jateagatik edo ahoan sartzen diren produktuengatik), birikakoa (suspentsioko hautsa arnasteagatik) eta azalekoa (material eta hautsarekin kontaktuan egoteagatik) dira.
Elikagaien bidezko esposizioa da esposizio-iturri handiena; izan ere, elikagaiek ftalato kopuru txikiak izan ditzakete ingurumeneko kutsaduraren ondorioz (aireko partikulak), ekoizpen-prozesuan zehar gertatzen de hainbat materialekiko kontaktuaren ondorioz (hautaketa-mahaiak, garraio-lineak, etab.) eta enbalatze-materialekiko kontaktuaren ondorioz (filmak, bandejak, etab.).
Dena den, EFSAri jarraikiz, gehien erabiltzen diren bost ftalatoen gaur egungo esposizioa ez da osasun publikorako kezka‑iturri.
Ftalatoak industria- eta kontsumo-produktu ugaritan dauden plastiko zurrunak biguntzeko erabiltzen diren sustantzia kimikoak dira, besteak beste, elikagaiekin kontaktuan egoteko baimendutako material plastiko batzuk.
Konposatu horiek aplikazio industrial ugari dituzte, eta etxeko objektu askotan ere aurki daitezke; duela gutxi arte jostailuak fabrikatzeko ere erabiltzen ziren.
Ftalatoak ez daude kimikoki lotuta gehitzen diren materialarekin, eta, beraz, askatu egin daitezke ftalatoak dituzten materialetatik. Askatze hori produktu baten bizitza-zikloaren etapa guztietan zehar gertatzen da: ekoizpenean, erabileran eta deuseztatzean.
Taula honetan ftalato nagusiak aurki ditzakegu, baita elikagaien industrian erabiltzeko baimendutakoak ere:
Nombre y siglas
Nº CAS
Nº MCA*
Ejemplos de uso
Restricciones de la UE
Límite de migración específica (mg sustancia/kg alimento)
Bis(2-etilhexil) ftalato DEHP
117-81-7
283
Perfumes, productos flexibles de PVC (cortinas de baño, mangueras de jardín, pañales, plásticos para envolver alimentos, bolsas para el almacenaje de sangre, catéteres, guantes y otros utensilios médicos como tubos para fluidos, etc.).
Autorizados, con restricciones, en MCA. Prohibidos en todos los juguetes y artículos para el cuidado de los niños así como en los cosméticos
1,5
Butilbencil ftalato BBP
85-68-7
159
Perfumes, fijadores de cabello, adhesivos y colas, productos automotores, recubrimiento de vinilo para tierras.
30
Di(n-butil) ftalato DBP
84-74-2
157
Plásticos como el PVC, adhesivos, tintas de impresión, selladores, lechadas para la construcción, aditivos para perfumes, desodorantes, fijadores de pelo, esmalte de uñas e insecticidas.
0,3
Diisononil ftalato Diésteres de ácido ftálico con alcoholes ramificados primarios, saturados C 8 - C 10, más de 60% C 9 DINP
28553-12-0
728
Principalmente en PVC como plastificante; sigue presente en gomas de borrar, tintas, adhesivos y selladores, pinturas y fijadores.
DINP y DIDP autorizados, con restricciones, en MCA. Prohibidos en juguetes que los niños podrían introducirse en la boca y en productos para el cuidado de los niños
Restricción de grupo, expresado como la suma de las sustancias (Nº de sustancia para MCA) 728 y 729 = 9 mg/kg
Diisodecil ftalato Diésteres de ácido ftálico con alcoholes primarios, saturados C 9 - C 11, más de 90% C 10 DIDP
26761-40-0
729
Principalmente en PVC como plastificante; sigue presente en gomas de borrar, pinturas anticorrosivas, pinturas antiincrustantes, compuestos adhesivos y tintes para tejidos.
Restricción de grupo, expresado como la suma de las sustancias (Nº de sustancia para MCA) 8,72, 73, 138, 140, 157, 159, 207, 242, 283, 532, 670, 728, 729, 775, 783, 797, 798, 810, 815 = 60 mg/kg
MCA: zk.: Sustantziaren identifikazio-zenbakia elikagaiekin kontaktuan dagoen material gisa.
2. Elikagaien bidezko esposizioa
Ftalatoak eguneroko erabilerako produktuetan erabiltzen diren sustantziak direnez, biztanleria orokorrak hainbat bide eta iturriren bidezko esposizioa izan dezake.
Ftalatoen esposizio-bide nagusiak ahozkoa (hautsa eta elikagaiak jateagatik edo ahoan sartzen diren produktuengatik), birikakoa (suspentsioko hautsa arnasteagatik) eta azalekoa (material eta hautsarekin kontaktuan egoteagatik) dira.
Elikagaien bidezko esposizioa da esposizio-iturri handiena; izan ere, elikagaiek ftalato kopuru txikiak izan ditzakete ingurumeneko kutsaduraren ondorioz (aireko partikulak), ekoizpen-prozesuan zehar gertatzen de hainbat materialekiko kontaktuaren ondorioz (hautaketa-mahaiak, garraio-lineak, etab.) eta enbalatze-materialekiko kontaktuaren ondorioz (filmak, bandejak, etab.).
3. Giza osasunean dituen eraginak
Ftalatoek hainbat eragin izan ditzakete gizakion osasunean: hasi ugalketa-sistemako efektuetatik giltzurrun eta gibeleko efektu toxikoetara. Gaur egun ebaluatzen ari diren beste eragin batzuk ere badaude, eta informazio mugatua dago horien inguruan.
Toxikotasuna
DBP, BBP eta DEHP izenekoen kasuan, orain arte identifikatutako efektuek lotura dute sexu-funtzioaren, ugalkortasunaren eta garapenaren gaineko efektu kaltegarriekin; ondorioz, ECHA erakundeak produktu kimiko horiek ugalketarako toxiko gisa sailkatu ditu (Ugalketa 1B).
Produktu horiek, dosi jakinetan eta esposizio luzeetan, eragina izan dezakete ugalketa-organoetan (barrabiletan, zehazki), baina gibela eta giltzurrunak ere kaltetu ditzakete.
Hala ere, azken horietako agerpena neurtzen duen NOAEL indizea handiagoa da ugalketa-sistemako efektuetakoa baino; beraz, etorkizuneko ebaluazioetan azken NOAEL indize hori hartuko da kontuan, murriztaileagoa baita.
Nombre y siglas
NOAEL/LOAEL
Factor Seguridad
IDT (mg/ Kg peso corporal día)
DBP
2 mg. (LOAEL)
200
0,01
BBP
50 mg. (NOAEL)
100
0,5
DEHP
4,8 mg. (NOAEL)
100
0,05
DINP
15 mg. (NOAEL)
100
0,15
DIDP
15 mg. (NOAEL)
100
0,15
DINP eta DIDP izenekoen kasuan, efektu toxikologiko ohikoenak funtzio hepatikoarekin daude lotuta.
Erreferentzia balioak
EFSAk taldekatu egin ditu 5 ftalatoetako 4 (DBP, BBP, DEHP eta DINP), eta 50 µg / gorputz-pisuaren kg / eguneko EITa ezarri die guztira (lau ftalatoak batuta). Horretarako, aintzat hartu dituzte ftalato horiek ugalketa-sisteman eragiten dituzten efektuak (umekien testoterona‑mailari eragiten diote).
EIT taldekatua
DBP, BBP, DEHP eta DINP bateratua
50 µg / gorputz-pisuaren kg / eguneko
Berriz ere aztertu den bosgarren ftalatoak, DIDPk, ez du eraginik ugalketa-sisteman, eta, beraz, aparteko EITa ezarri dio EFSAk, eragiten dituen efektu hepatikoen arabera: 150 µg / gorputz-pisuaren kg.
4. Arriskuaren ebaluazioa
Ondorioak
EFSAri jarraikiz, bost ftalato horiekiko gaur egungo esposizioa ez da osasun publikorako kezka‑iturri.
Zenbatetsitako ingestioak
2019an, EFSAk berriz ere ebaluatu ditu elikagaiekin kontaktuan dauden material plastikoetan (FCM) erabiltzeko baimenduta dauden bost ftalatoak: DBP, BBP, DEHP, DINP eta DIDP (ikusi izen osoak goiko taulan). Aurreko ebaluazioa 2005ean egin zen.
2019ko ebaluazioan elikagaien bidezko esposizioa zenbatetsi zen (adin-tarte guztietako gutxiengo eta gehiengo balioak):
Nombre y siglas
Media
Percentil 95
Unidades
DBP
0.042–0.769
0.099–1.503
µg/ Kg peso corporal día
BBP
0.009–0.207
0.021–0.442
DEHP
0.446–3.459
0.902–6.148
DINP
0.232–4.270
0.446–7.071
DIDP
0.001–0.057
0.008–0.095
Batezbesteko kontsumitzaileek 7 µg / gorputz-pisuaren kg / eguneko esposizioa dute dietaren bidez DBP, BBP, DEHP eta DINP ftalato-taldearekiko (balio hori kontsumo-maila segurua baino zazpi aldiz txikiagoa da). Aldiz, kontsumo handia egiten dutenen dietaren bidezko esposizioa 12 µg / gorputz-pisuaren kg / egunekoa da (EITa baino lau aldiz txikiagoa). DIDPren kasuan, kontsumitzaile handien dietaren bidezko esposizioa maila segurua baino 1.500 aldiz txikiagoa da.
EFSAren bigarren ebaluazioan egindako zenbatespenek erakutsi dute elikagaien bidezko esposizio-iturri guztien batura (eta ez bakarrik elikagaiekin kontaktuan dauden plastikozko objektuena) EITaren oso azpitik dagoela. Plastikoen bidezko esposizioak, barne hartuta elikagaiekin kontaktuan dauden materialenena, taldearen EITaren % 3 – % 23 bitartean hartuko luke kontsumitzaile handien kasuan.
Ziurgabetasunak
Honako hauek dira EFSAk plazaratu dituen ziurgabetasun nagusiak:
Ezin izan dira 2005etik bildu diren datu guztiak osorik berrikusi; bereziki, DBPk, BBPk eta DEHPk garapen neurologikoan eta sistema immunologiko eta/edo metabolikoan izan ditzaketen balizko efektuei buruzkoak.
EFSAko adituen taldeak ohartarazi du badaudela FCM plastikoetan erabiltzeko baimenduta ez dauden beste ftalato batzuk, esaterako, DIBP, eta horiek ere eragina izan dezaketela, besteak beste, ugalketan. Hori aintzat hartu behar da horien guztien eraginak bigarren ebaluazio honetako ftalatoen eraginari gehitu dakizkiokeelako (bi motetako ftalatoekiko esposizioa).
5. Legezko mugak
Gaur-gaurkoz, elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialak eta objektu plastikoak 10/2011 Erregelamenduan (EB) daude araututa.
Bertan, baimendu egiten da materialetako geruza plastikoak eta plastikozko objektuak egiteko DEHP, BBP, DBP, DINP eta DIDP erabiltzea, eta, horrez gain, gehieneko migrazio-mugak eta erabiltzeko zehaztasunak jasotzen dira.
Ftalato batzuk debekatu egin dira EBn erabilera jakinetarako; besteak beste, jostailuak eta haurrak zaintzera bideratutako produktuetan (2005/84/EC Europako Zuzentaraua) eta produktu kosmetikoetan (Kosmetikoei buruzko EBko araudia).
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Cookie Estatistikoak/Estadísticos
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.