Giardia lamblia hesteetako parasitoa da, eta kisteak sortzen ditu. Bere gordailu nagusia kutsatutako gainazaleko urak dira, eta pertsonak eta etxeko animaliak (txakurrak, katuak, behiak eta ardiak) infestatu ditzake. Kisteak muturreko ingurumen-baldintzetan biziraun ahal dira, eta ingurunean luzaro iraun ahal dute.
Parasitoa transmititzeko bide nagusia infektatutako pertsonekin edo animaliekin kontaktu zuzena izatea da, eta parasitoaren kisteek kutsatutako fruitu eta barazki gordinak jatea.
Giardiasia asintomatikoa izan ahal da, ala diarrea akutua edo kronikoa sortu dezake. Kasu horretan, sabeleko mina, nekea eta bitamina eta koipeen absortzio txarra gertatu ahal dira. Haurtxoek eta adin txikiko adingabeek infektatzeko arrisku handia dute.
Gaixotasuna mundu osoan banatzen da; dena den, prebalentzia handiagoa da baldintza higieniko kaskarreko eremuetan eta haurtzaindegietan. Europan, gehien jakinarazitako gaixotasun parasitario zoonotiko nagusia da eta azken urteetan erabaki da mehatxua dela osasun publikorako, agerraldiak sortzeko arriskuagatik. Halaber, arrisku hori handiagoa da klima-aldaketaren eta mikrobioen aurkako erresistentzia gero eta handiagoaren ondorioz.
Prebentzio-neurri nagusia da gorotz-kutsadura jatorriz ekiditea, gordin kontsumituko diren landare-elikagaien kasuan. Hala ere, G. lambliak sortutako kisteak ur kutsatuak irakitean inaktibatzen dira; beraz, gomendatzen da elikagaien prestakuntzan higiene- eta manipulazio-jardunbide egokiak egiteko. Uraren ohiko klorazioak ezin ditu kisteak erabat inaktibatu.
Giardia lamblia (Giardia intestinalis eta Giardia duodenalis sinonimoak dira) kisteak sortzen dituen parasito protozoo flagelatua da, eta giza eta animalia hesteetan egon ahal da. Parasitoek gaixotasunak eragin ahal dituzte pertsonengan eta beste ugaztun batzuengan, hala nola arratoiak, katuak, behiak eta ardiak. Ingurunean, parasitoaren gordetegi nagusiak gainazaleko ur kutsatuak dira.
Kisteek berehala infektatzen dute gorozkietan iraitzi ostean, eta infekzio-dosia txikia da (10 kiste). Gainera, infektatutako pertsonek 100 kiste askatu ahal dituzte gorozkietan egunero eta hainbat hilabetez, eta luzaro mantentzen dira ingurunean. Herritarren artean paziente kronikoak eta eramale asintomatikoak egotearen eta kisteek kanpoko mugako ingurune-egoerekiko duten erresistentziaren (90 egun 4 ºC-ra eta 66 egun 12-22 ºC-ra) ondorioz, patogenoak irauteko ahalmena eta ingurunean hedapena dauka.
G. lambliaren agerraldiak, gehien bat, kisteekin kutsatutako urak (edateko ura eta aisialdirako ura, hala nola igerilekuetakoa, lakuetakoa edo ibaietakoa), ur kutsatuarekin ureztatutako frutek eta/edo barazkiek edo infektatutako animalien gorozkiekin kutsatutako urak eragiten dituzte.
Urarekin lotutako agerraldi epidemiko gehienetan arrazoi nagusia da tratatu gabeko gainazaleko ura edo putzu sakonetako ura erabiltzea. Uraren ohiko tratamenduan erabilitako kloro kontzentrazioek ez dituzte ezabatzenGiardia lamblia kisteak.
2. Transmisioa
G. lamblia parasitoa pertsonen artean zabaldu ahal da zenbait bideren bidez:
Elikagaia/Ura- pertsona
G. lamblia kisteen bidez kutsatutako elikagaiak edo ura kontsumitzeagatik
Animalia/pertsona – pertsona
bide fekaletik edo ahotik1
1 G. lamblia kiste bidez kutsatutako elikagaien eta/edo uren kontsumoaren bitartez transmititzeaz gain, adierazgarria da jokabide higieniko egokiak (adibidez, eskuak garbitzea) ez dituzten pertsonen infekzio-arriskua, infektatutako pertsonen gorozkiekin zuzeneko kontaktua izan ostean, edo gorozkiekin kutsatutako gainazalak edo objektuak ukitzean zeharkako kontaktua izatean.
3. Ondorioak giza osasunerako
Giardia lambliak eragindako urdail-hesteetako gaixotasuna giardiasia da. Gaixotasunaren hedapena mundu-mailakoa da, eta urtean 8×108 kasu eragiten ditu; dena den, prebalentzia handiagoa da baldintza higieniko kaskarreko eremuetan eta haurtzaindegietan, eta % 1etik % 30era aldatzen da aztertutako komunitatearen eta adin-tartearen arabera. Europan elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasun parasitarioen artean gehien jakinarazitakoa da.
Toxikotasuna
G. lambliak eragindako infekzioa asintomatikoa izan ahal da, berez mugatutako diarrea akutua eragin ahal du edo diarrea sindrome kronikoa sortu ahal du.
Giardiasi sintomatikoa esposizioan egon eta 1-2 astera hasten da eta honako ezaugarri hauengatik nabarmentzen da: sabeleko min kolikoa, beherakoa eta agerpen akutuko flatulentzia, goiko abdomenaren distentsioa, goragalea eta anorexia. Giardiasiaren ezaugarri bereizgarrietako bat diarrearen iraupen luzea da; horren ondorioz, elikagaiak gaizki xurgatzen dira eta pisu-galera handia gertatu ahal da, Kasuen % 20-40an, laktosarekiko intolerantzia ikusten da, eta zenbait astez mantendu ahal da tratatu ostean. Ez da egoten hestez kanpoko eraginik, baina honako hauek gertatu ahal dira: urtikaria, artritis erreaktiboa, infekzio gastrikoa (ia beti, aklorhidria duten pertsonengan agertzen da) eta, giardiasi larrien kasuan, heste meharreko zelula mukosen kaltea.
Pertsona osasuntsuengan, eramale asintomatikoen tasa altua dago (% 50) eta sintomak dituztenen pertsonen artean, 2 eta 6 aste artean iraun ahal dute, tratamenduak sintomen iraupena murriztu ahal duen arren.
Arrisku-taldeak
5 urtetik beherakoak
Haurrek, eta, gehien bat, haurtxoek eta adin txikikoek, infektatzeko arrisku bereziki handia dute, baita haurdun dauden emakumeek ere.
Espainian (AESAN, 2015), 5 urtetik beherakoena da eraginik handiena pairatzen duen taldea; prebalentzia % 4-5ekoa da. Gainera, eskoletan zenbait giardiasi agerraldi erregistratu dira, gehien bat pertsona-pertsona transmisio zuzenagatik, baina baita ur kutsatua kontsumitzeagatik.
Kutsatutako uraren kontsumoari lotutako 2 elikadura-agerraldi, Alemaniak eta Irlandak jakinarazitakoak (2019an eta 2018an, 14 eta 19 agerraldi hurrenez hurren).
4. Elikagaien bidezko espozioa
G.lamblia kisteen bidez kutsatzeko arriskurik handiena duten elikagaiak ura eta/edo ur kutsatu horren bidez ureztatutako edo infektatutako animalien gorotzekin infektatutako landare-jatorriko elikagaiak dira:
Kontsumo-ura
txorrota, iturburua, putzua
Basoko fruituak eta baiak
Hosto-barazkiak
Molusku Bibalboak
Noizean behin, gehien bat, baserrietako efluenteek kutsatutako eremuetan landatutako moluskuak (ANSES, 2011; FAO, 2014)
5. Arriskuaren ebaluazioa
ECDCk, urteko azken txosten epidemiologikoan (ECDC,2022), ezartzen du litekeena dela adierazitako kasuak behar bezala ez deklaratzea eta baloratzea, zenbait hutsune zientifikoren ondorioz:
Ikerketa gehiago behar dira giardisiaren epidemiologia eta baldintzatzaileak eta epe luzera dituen ondorioak ulertzeko.
Parasitoek bizi-ziklo konplexuagoak dituzte; halaber, sarritan inkubazio-aldi luzeak izaten dituzte eta adierazpen asintomatiko edo subklinikoak, eta horrek diagnostiko klinikoa zailtzen du.
Proba diagnostikoetako giza gorozkien lagin guztiak galbahe mikroskopiko batetik igaro behar dira, lamblia kisteak detektatzeko, toki-mailan dauden kasuak zuzen jakinarazteko xedearekin.
Giardiasiaren karakterizazio molekularrean egindako aurrerapenek aukera emango lukete alde genetiko handiko isolatuen subtipifikazioa egiteko, bereziki agerraldietan; izan ere, gaur egun soilik metodo estandar balioztatu bakarra dago (ISO 18774) immunofluoreszentziazko mikroskopia bidez hosto berdeko landareetan Cryptosporidium eta Giardia detektatzeko, baina ez da egokia espezieak edo genotipoak zehazteko.
Gaur egun, uste da giardiasia mehatxua dela osasun publikorako, mikrobioen aurkakoek gero eta erresistentzia handiagoa dutelako eta agerraldiak eragiteko eta klima-aldaketaren ondorioz hedapena handitzeko ahalmena dutelako.
6. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
Parasitoaren prebentzio- eta kontrol-neurri nagusia da kutsadura jatorriz ekiditea, uraren eta jateko orduan tratamendurik ez duten landare-elikagai gordinen kasuan.
6.1. Elikakatea
Lehen mailako ekoizpenean eta elikagaien eraldaketan, elikagai fresko horiek kutsatzea ekiditeko neurririk eraginkorrenak honako hauek dira: nekazaritzako jardunbide egokiak (NJE) aplikatzea lehen mailako ekoizpenean, fabrikazioko jardunbide egokiak (FJE) aplikatzea prozesatzean eta higieneko jardunbide egokiak (HJE) eta arriskuen analisian eta kontrol puntu kritikoetan (AAKPK) oinarritutako autokontrol-sistemak.
NJE-ek barne hartzen dituzte ureztatzerako gorotz-ura, ongarrien eta pestiziden aplikazioa, etxeko animaliek baratze-eremuak ez bazkatzeko edo kutsatzeko eta basabereek laborantza-eremu horietarako sarbiderik ez izateko prebentzioa. Hondakin-ureak ureztatu aurretik erabiltzeko tratatzeak G. lamblia kisteen agerraldia murriztu ahal du, baina ez ditu guztiz ezabatzen.
INAKTIBATZIO TRATAMENDUAK
Ur kutsatuan G.lamblia kisteak inaktibatzeko tratamendu nagusiak tratamendu termikoa, izoztea edo uraren tratamendu kimikoa dira:
TRATAMENDU TERMIKOA
1 minutuz (100 ºC) irakitea
IZOZTEA
-4ºC aste betez
KLORAZIOA
Ohiko klorazioaren tratamendua baino 150 aldiz gehiago (AESAN, 2015)
Giardiasi kasu asko kutsatutako ura edo elikagai gordinak kontsumitzeagatik gertatzen direnez, CDCk G.lamblia kisteen kutsadura ezabatzeko zenbait jardunbide egoki gomendatzen ditu:
Etxeko eta baserriko animaliekin kontaktua ekiditea eta animaliak edo animalia horiek bizi diren inguruko gainazala ukitu ostean albait arinen garbitzea eskuak.
Botilatutako ura edatea, edateko urak (txorrota, iturburua edo putzua) ez badauka osasun-bermerik.
Iturburuko edo putzuko ura edan behar bada (adibidez, mendian), ura irakiten jarri 1 minutu baino gehiago.
Kutsatuta egon ahal den uraz garbitutako frutak edo barazkiak ez kontsumitzea.
Segurtasun gutxiko elikadura-hornidura izan ahal duten herrialdeetan fruta eta barazki gordinak edo ura/izotza ez kontsumitzea.
Horrez gain, elikagaiak prestatzean eta kozinatzean higieneko eta manipulazioko jardunbide egokiak jarraitzea gomendatzen da.
Horrez gain, elikagaiak prestatzean eta kozinatzean higieneko eta manipulazioko jardunbide egokiak jarraitzea gomendatzen da.
OMEren 5 gakoak errespetatu behar dira, elikagaiak prestatzeko eta kozinatzeko higiene- eta manipulazio-jardunbide egokiak betetzeko:
Erabili ur eta lehengai seguruak.
Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.