Olio mineralen hidrokarburoek (MOH) konposatu kimiko ugari dituzte, eta konposatu horiek petrolioaren destilaziotik eta fintzetik sortzen dira nagusiki. Bi talde nagusi daude: MOSH(olio mineralen hidrokarburo aseak) eta MOAH(olio mineralen hidrokarburo aromatikoak).
Ohikoa da elikagai-industrian erabiltzea, eta elikagai-gehigarrietan, produktu fitosanitarioetan, pentsuetan, lubrifikatzaileetan, elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan edo packaging-a inprimatzeko tintetan aurki daitezke.
EFSAren azken berrikuspenaren arabera, MOSHak ez dira kezkatzeko modukoak giza osasunari dagokionez, baina MOAH batzuk kartzinogeno genotoxiko gisa sailkatu dira, eta baliteke osasun publikoari eragitea.
Olio mineralen hidrokarburoek (MOH) konposatu ugari dituzte, eta konposatu horiek petrolioaren destilaziotik eta fintzetik sortzen dira nagusiki. Hala ere, kasu gutxi batzuetan jatorri naturala izan dezakete (elikagaien tratamendu termikoa, bakterio batzuk…).
Bi talde nagusi daude:
MOSH: olio mineralen hidrokarburo aseak dira, kate ireki (hala nola alkanoak) edo ziklikokoak (zikloalkanoak, naftaleno motakoak).
MOAH: olio mineralen hidrokarburo aromatikoak, alkilo asko dituzten eraztun mono eta/edo poliaromatikoak.
MOH horiek elikagaietan ager daitezke hainbat arrazoirengatik:
Ingurumen-kutsadura
Gehigarri edo laguntzailekide teknologikoak: makinetan erabilitako lubrifikatzaileak, desmoldekatzaileak, elikagai edo pentsuetarako gehigarriak, etab.
Migrazioak elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik (EKMak).
2. Elikagaien bidezko esposizioa
MOSH
Populazio orokorraren dietaren bidezko esposizioan batez besteko eragin handiena izan ohi duten elikagai-taldeak honako hauek dira: “Zerealak eta zerealez egindako produktuak”, “Esnea eta esnekiak” eta “Animalia- eta landare-gantz eta olioak eta produktu primarioak” eta horien eratorriak.
Dietaren bidezko esposizio handiena gazteetan ikusi zen, batez ere urtebete baino gutxiagoko haurtxoetan. Gorputz-pisuaren batezbestekoa 0,085 eta 0,126 mg/kg artekoa izan zen egunean, eta esposizioaren jatorri nagusia “esnea eta esnekiak” izan ziren.
MOAH
Dietaren bidezko esposizioan batez besteko eragin handiena izan ohi duten elikagai-taldeak honako hauek dira: “Zerealak eta zerealez egindako produktuak”, “Animalia eta landare gantz eta olioak eta haien eratorri primarioak”, “Te-edariak” eta “Teak ez diren beste infusio batzuk”.
Kasu horretan, dietaren bidezko esposizio handiena urtebete baino gutxiagoko haurretan ere aurkitu zen, eta, kalkuluen arabera, gorputz-pisuaren batezbestekoa 0,003 eta 0,031 mg/kg artekoa da. Esposizio horretan eragin handiena izan zuten elikagaiak hauek izan ziren: “jarraipen-prestakin likidoak” eta “bularreko haurrentzako prestakin likidoak”. Dena den, “bularreko haurrentzako eta haur txikientzako kontsumitzeko prest dauden platerek” ere presentzia handia izan zuten hainbat inkesta dietetikotan.
Zerealak
eta zerealez egindako produktuak
Bularreko haurrentzako elikagaiak
Aurrez prestatutako platerak
eta patata frijituak
Landare-olioak
Arrain-kontserbak
Txokolatea
eta produktu eratorriak
3. Giza osasunean duen eragina
Orain arte bildutako datuen arabera, MOSHak giza ehunetan pilatu daitezke eta gibela kaltetu. MOAHek (3-7 eraztun aromatikoz osatuak), aldiz, kartzinogeno genotoxiko gisa jarduten dute.
4. Arriskuaren ebaluazioa
MOAHen kasuan, EFSAren CONTAM panelak berretsi egin zuen aurreko iritziaren ondorioa: albo-kateko alkilo-hondar batzuk dituzten hiru eraztun aromatikoko edo gehiagoko MOAHek osa ditzaketen frakzio genotoxiko eta kantzerigeno bat egon daitekeelako kezka dago. EFSAk erreferentzia-puntu hau (EP) ezartzen du: BMDL10 0,49 mg/gorputz-pisuaren kg. Puntu hori 8 hidrokarburo aromatiko poliziklikoren datuetan oinarrituta kalkulatu du. Esposizio-tartea (MOE) kopuru hori baino handiagoa edo halako 10.000 izatea segurutzat jotzen da.
MOSHei dagokienez, behatutako eragin kaltegarririk gabeko mailaren (NOAEL) erreferentzia-balioa kontuan hartuta (236 mg/gorputz-pisuaren kg/egun) eta 1.200 (esposizio-tarte berdina edo handiagoa) segurtasun-faktorea aplikatu ondoren, panelak ondorioztatu du egungo MOSHarekiko dietaren bidezko esposizioa ez dela kezkagarria giza osasunerako, adin tarte bakar batentzat ere.
Albo-kateko hainbat alkilo-hondar dituzten hiru eraztun aromatiko edo gehiagoko MOAHek Osasun Publikoan arazoak sor ditzakete
5. Prebentzioa eta arriskuaren kontrola
Elikakateko operadoreen artean murrizteko neurriak
Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta arriskuen analisiaren eta kontrol puntu kritikoen (AAKPK) sistemak aplikatzea.
Fabrikazio Jardunbide Egoki horiek (FJE) lagundu egiten dute elikagaien segurtasunerako arriskuak kontrolatzen elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialetan inprimatzeko tintak, bernizak eta estaldurak diseinatu eta fabrikatzean, eta, hala, 1935/2004 (EE) Esparru Erregelamendua eta 2023/2006 (EE) GMP Erregelamendua betetzeko.
6. Lege-mugak
EFSAk 2023an irizpena argitaratuta, espero da, behin kontsulta publikoak amaitu (2024ko amaieran) eta behin betiko iritzia argitaratu ondoren, Batzordeak eta estatu kideek arriskua kudeatzeko neurri egokiak hartzea, elikagaietan substantzia horien presentzia minimizatzeko.
Europako araudiak exijitu egiten du estatu kideek elikagaietan MOHaren presentzia kontrolatzeko, Europako Batzordeko Ikerketarako Zentro Bateratuak emandako orientabideei jarraikiz.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.