PFASak edo sustantzia perfluoralkilatuak egonkortasun kimiko eta termiko handiko konposatuen talde zabala dira.
Kutsatzaile Organiko Iraunkortzat (KOI) jotzen dira, eta erabileraren ondorioz ingurunean barreiatu dira, baita elikakatean sartu ere. Horren ondorioz, 2010eko Stockholmeko Hitzarmenaren B eranskinean gehitu dira, eta horrek erabilera mugatzen du aplikazio jakin batzuen zerrenda batera.
Animalia eta gizakiengan egindako ikerketen arabera, eragin negatiboak jaso dira immunitate-sisteman, kolesterolaren kontzentrazio serikoak hauteman dira eta pisu-murrizketak eragiten dituzte jaioberrietan; gainera, frogatu ezin izan diren efektuekin lotutako ebidentziak ere badaude.
Gizakiengan egindako ikerketetako esposizioak eta kontzentrazio serologikoak baloratuz, frogatu da Europako biztanleriaren zati batek proposatutako AITa gainditzen duela, eta hori osasun-arazo bat da.
PFASak edo substantzia perfluoralkilatuak 40. hamarkadara arte naturan ez zeuden konposatuen multzo zabala dira (4.700 inguru). Garai horretan, askotariko aplikazio industrialetan eta etxeko kontsumokoetan erabiltzen hasi ziren.
Egonkortasun kimiko eta termiko handia eta gainazaleko jarduera altua dutenez, erabilera asko izan dituzte: ehun eta moketetan orbanak kentzeko estalduretatik elikagaiekin kontaktuan egon daitezkeen paperezko produktuak egiteko estaldura lipofobikoetara arte.
PFAS Kutsatzaile Organiko Iraunkortzat (KOI) jotzen dira, POP siglekin ere ezagutzen direnak (Persistent Organic Pollutants). Sustantzia kimiko horiek ezaugarri hauek dituzte:
Iraunkorrak dira: iraunkortasun handia dute ingurunean, erresistenteak baitira degradazioarekiko.
Biometagarriak dira: izaki bizidunen ehunetan sartzen dira (disolbagarriak dira koipean), eta kontzentrazioa handitu dezakete kate trofikoaren bidez.
Oso toxikoak dira, eta kalte larriak eragin ditzakete gizakien osasunean eta ingurumenean.
Nonahikoak dira, inoiz erabili edo ekoitzi ez diren tokietan agertu baitaitezke.
Erabilera jarraitu horrek ingurumenean barreiatzera eraman ditu, eta elikakatean sartu dira; beraz, 2010eko Stockholmeko Hitzarmenaren B eranskinean gehitu dira, eta horrek erabilera mugatzen du aplikazio jakin batzuen zerrenda batera.
2. Elikagaiekiko esposizioa
EFSA erakundeak 4 PFAS ezagunen elikagaien esposizio kroniko bateratua ebaluatu du: PFOA, PFNA, PFHxS eta PFOS. Horiek guztiak antzeko efektuak dituzte esperimentazio-animaliengan, eta haien toxikozinetika ere antzekoa da.
Arrautzak eta arrautza-produktuak
Fruituak eta eratorriak
Arraina eta beste itsaski batzuk
PFAS horien artean, hauek izan dira helduengan esposizio bateratuari ekarpen handiena egin ziotenak: PFOA % 21rekin, PFNA % 4rekin, PFHxS % 10rekin eta PFOS % 66rekin. Ekarpenak antzekoak izan ziren gainerako adin-taldeetan. 4 PFAS horien baturak PFAS guztien esposizio osoaren % 46 ordezkatzen du.
PFOS eta PFOA direlakoen batez besteko esposiziora ekarpen handienak egin zituen elikagaien taldea “arraina eta beste itsaski batzuk” izan zen, eta, ondoren, “arrautzak eta arrautza-produktuak”, “haragia eta haragi-produktuak” eta “fruituak eta eratorriak”.
Hauek izan ziren adin guztietan eta biztanle-talde guztietan esposizio bateratuari ekarpen handienak egin zizkioten elikagai-taldeak: “arrain-haragia”, “fruituak eta eratorriak” eta “arrautzak eta arrautza-produktuak”.
PFOA delakoan zehazki “barazkiak eta produktu begetalek” eta “edateko urak” ere ekarpen nabarmenak egin zituzten. Beste PFAS batzuetan, “arraina eta beste itsaski batzuk”, “fruituak eta fruitu-produktuak”, “barazkiak eta produktu begetalak”, “edateko ura” eta “sustraiak eta almidoizko tuberkuluak” izan ziren elikagai-talde garrantzitsuenak.
3. Ondorioak giza osasunean
Toxikotasuna
Konposatu horiek erakutsi dute efektu kaltegarriak izan ditzaketela esperimentazio-animaliengan, hala nola hauek; hepatotoxikotasuna, garapenerako toxikotasuna (pisu txikia jaioberritan), toxikotasun neurokonduktuala, immunotoxikotasuna, ugalketa-toxikotasuna, birika-toxikotasuna, efektu hormonalak (hormona tiroideoa, etab.)… Gainera, potentzial genotoxiko eta kantzerigeno ahula deskribatu da.
Orain arte, gizakiengan honako efektu hauek frogatu dira:
PFOS eta PFOA; antigorputzen erantzunaren murrizketa haurren txertaketan, eta konposatu horien efektu lotu bezala identifikatu da.
Horrez gain, ebidentziaren arabera, jaio aurreko PFOS eta PFOAen esposizioa lotuta dago jaioberrien pisu-jaitsierarekin.
PFOAen kasuan, ebidentziak nibel serikoen igoera erakusten du Anina Aminotransferasa entzima hepatikoan (ALT).
PFOS, PFOA eta PFNA direlakoen kasuan, kausa-efektua frogatu da presentzia serologikoan gizakiengan, baita kolesterol-kontzentrazio handiak ere.
Ez dira baztertzen beste efektu kaltegarri batzuk substantzia horientzat, baina gaur egun ez dago hori baieztatzeko ebidentzia zientifikorik (ezta baztertzeko ere).
Gizakiengan, kate motzeko PFAS substantzientzako (hala nola PFBA, PFBS eta PFHxA) erdibizitza zenbatetsiak egun gutxi batzuetatik hilabete batera bitartekoak dira, eta kate-luzera handiko konposatuentzat (PFOA, PFNA, PFDA, PFHxS edo PFOS) hainbat urtetakoa izan daiteke.
Erreferentzia-balioak
EFSAk 4,4 ng/gorputz-pisuaren kilogramo asteko taldeko AITa (PFOA, PFNA, PFHxS eta PFOS) zenbatetsi du, eta erreferentzia gisa erabiliko da.
EFSAk taldeko AITa
-PFOA, PFNA, PFHxS eta PFOS kontuan harturik-
4,4 ng/gorputz-pisuaren kilogramo asterokoa da
Arrisku taldeak
1 eta 10 urte arteko haurrak dira esposizio handiena duten biztanle-taldeak, elikagai-kopuru handiena jaten baitute gorputzeko pisuaren kg-ko.
3 eta 10 urte arteko haurrentzat elikagaien esposizio handi hori PFNA delakoaren ekarpenak eragin du.
Ehizako ohiko kontsumitzaileek ere esposizio handiagoa dute, batez ere erraiak kontsumitzen dituztenek.
Haurrak
Nerabeak
4. Arrisku-ebaluazioa
Ondorioak
Horrekin guztiarekin, gizakiengan egindako ikerketetako esposizioak eta kontzentrazio serologikoak baloratuz, CONTAM Panelak ondorioztatu du Europako biztanleriaren zati batek proposatutako AITa gainditzen duela, eta hori osasun-arazo bat da.
Zenbatetsitako ingestioak
Ebaluazioan aztertutako 10 urtetik gorako pertsonen datuek, asteko 3 eta 22 ng/gorputzeko pisuaren kg-ko batez besteko esposizioa erakutsi dute BMan, eta asteko 9 eta 70 ng/gorputzeko pisuaren kg-ko esposizioa BMaren P95ean.
Nerabe eta helduentzako BMko batez besteko esposizio altuenak 5 aldiz gainditzen du AITa. BMaren P95eko esposizio altuena 16 aldiz handiagoa izatera heldu daiteke.
Percentil 95 de la exposición total (ng/kg peso corporal día)
<1 año
4.5
13.65
27.88
92.77
122.25
224.84
≥ 1 < 3 años
3.35
7.55
13.69
100.65
134.01
229.04
≥ 3 < 10 años
2.66
4.21
9.69
78.97
109.03
165.31
≥ 10 < 18 años
1.27
2.13
5.22
44.17
57.04
89.4
≥ 18 < 65 años
1.3
2.29
5.04
26.29
32.78
62.7
≥ 65 < 75 años
1.76
2.37
2.58
22.96
28.77
46.73
≥ 75 años
1.32
2.23
9.93
21.9
28.32
42.03
PFAS horien baturarako esposizioak eguneko 0,42 eta 3,1 ng/gorputzeko pisuaren kg arteko erdiko balioa erakutsi zuen 10 urtetik gorako pertsonentzat behe-mugan (BM), eta 11,4 eta 41,5 artekoa goi-mugan (GM).
1 eta 3 urte arteko haurren batez besteko ingestioa bi aldiz handiagoa zen adin-tarte zaharragoena baino (10 urtetik gorako pertsonak.), 0,84 eta 6,5 ng/gorputzeko pisuaren kg arteko tartearekin egunean BMan, eta 38,5 eta 112 ng/gorputzeko pisuaren kg-ko tartearekin GMan.
Bularreko haurretan, esposizioen batez besteko tarteak 2,4 eta 12,2 ng/gorputzeko pisuaren kg artekoak izan ziren eguneko BMan, eta 42,8 eta 115 ng/gorputzeko pisuaren kg artekoak eguneko GMan.
BMren 95 pertzentilean, esposizioak 1,3 (helduetan) eta 27,9 (urtebetetik beherakoak) ng/gorputzeko pisuaren kg artekoak dira eguneko, eta 21,9 (75 urtetik gorakoak) eta 229 (1 eta 3 urte artean) ng/gorputzeko pisuaren kg artekoak eguneko GMan.
Ziurgabetasunak
CONTAM Panelak metodo analitikoak sentsibilitate handiagoarekin garatzea gomendatzen du, eta horiek garatzeko errazak izatea.
Esposizio-datuak maiz eguneratu behar dira, batez ere metodo analitiko berri horiek ezartzen badira.
Ikerketa gehiago behar dira elikagaienak ez diren iturrien ekarpen erlatiboen inguruan, bereziki barneko aireko eta etxeko hautseko kontzentrazio handienetan dauden PFAS substantzientzat, hala nola FTOH eta PAP.
Horrez gain, PFAS substantziek elikakatean duten transferentziari buruzko informazio gehiago behar da.
5. Legezko mugak
Elikagaietako kutsatzaileen gehieneko mugak Batzordearen 2006ko abenduaren 19ko 1881/2006 Erregelamenduan ezarrita daude. Erregelamendu hori 2022/2388 (EB) Erregelamenduaren bidez aldatu da eta honako hau gehitu da: 10. atala «Substantzia perfluoroalkilatuak».Hauek dira:
Gehieneko mugak (μg/kg pisu freskua)
Elikagaiak
PFOS
PFOA
PFNA
PFHxS
Batuketa: PFOS, PFOA, PFNA y PFHxS *, **
10.1
Arrautzak
1,0
0,30
0,70
0,30
1,7
10.2
Arrantza-produktuak (26) eta molusku bibalbioak (26)
10.2.1
Arrain haragia (24),(25)
10.2.1.1
Arrain-haragia, 10.2.1.3 eta 10.2.1.3 puntuetan zerrendatuta dauden espezieetakoa izan ezik. 10.2.1.2 eta 10.2.1.3 puntuetan zerrendatutako arrainen haragia, bularreko umeentzako eta haur txikientzako elikagaiak ekoizteko bada.
2,0
0,20
0,50
0,20
2,0
10.2.1.2
Honako arrain hauen haragia, baldin eta bularreko umeentzako eta haur txikientzako elikagaiak ekoizteko ez bada: Baltikoko sardinzarra (Clupea harengus membras) Atuntxikia (Sarda eta Orcynopsis espezieak) Ibai-lota (Lota lota) Ijito-sardina (Sprattus sprattus) Platuxa latza (Platichthys flesus eta Glyptocephalus cynoglossus) Lazuna (Mugil cephalus) Txitxarro arrunta (Trachurus trachurus) Lutxoa (Esox espeziea) Platuxa leuna (Pleuronectes eta Lepidopsetta espezieak) Sardina (Sardina espeziea) Lupia (Dicentrarchus espeziea) Itsas bagrea (Silurus eta Pangasius espezieak) Itsas lanproia (Petromyzon marinus) Tenka (Tinca tinca) Koregono zuria (Coregonus albula eta Coregonus vandesius) Phosichthys argenteus izokin basatia eta amuarrain basatiak (Salmo eta Oncorhynchus basati espezieak) Anarhichas denticulatus (Anarhichas espeziea)
7,0
1,0
2,5
0,20
8,0
10.2.1.3
Honako arrain hauen haragia, baldin eta bularreko umeentzako eta haur txikientzako elikagaiak ekoizteko ez bada: Antxoa (Engraulis espeziea) Barboa (Barbus barbus) Brema (Abramis espeziea) Amuarrain artikoa (Salvelinus espeziea) Aingira (Anguilla espeziea) Lutxoperka (Sander espeziea) Perka (Perca fluviatilis) Errutilo hegatsgorria (Rutilus rutilus) Eperlanoa (Osmerus espeziea) Koregonoa (Coregonus espeziea)
35
8
8
1,5
45
10.2.2
Krustazeoak (26), (47) eta molusku bibalboak (26). Krustazeoetarako gehieneko edukia apendizeetako eta abdomeneko (44) haragian aplikatzen da. Karramarroen eta antzeko krustazeoen kasuan (Brachyura eta Anomura), apendizeetako haragia.
3
0,7
1
1,5
5
10.3
Haragia eta barruki jangarriak (6)
10.3.1
Behien, txerrien eta eskorta-hegaztien haragia
0,3
0,8
0,2
0,2
1,3
10.3.2
Ardien haragia
1
0,2
0,2
0,2
1,6
10.3.3
Behien, ardien, txerrien eta eskorta-hegaztien barrukiak
6
0,7
0,4
0,5
8
10.3.4
Ehiza-animalien haragia, hartzaren haragia izan ezik
5
3,5
1,5
0,6
9
10.3.5
Ehiza-animalien barrukiak, hartzaren barrukiak izan ezik
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.