Shigella bakterio patogeno bat da, shigellosi izeneko giza gaixotasuna eragin dezakeena. Gaixotasun hori gizakien artean transmititzen da gorozki-aho bidez, izan kutsatutako elikagaien edo uraren kontsumoagatik, izan gizakien gorozkiengatik.
Shigellosi kasu gehienak S. sonneik eragiten ditu, eta infekzio arina gertatzen da, beherako urtsua eta sabeleko mina barne. Hala ere, shigellosiaren eragilea S. dysenteriae bada, konplikazio larriak eragin ditzake, sortzen dituen shiga-toxinen ondorioz.
Elikagaien bidez transmititzeko bide nagusia kontsumitzeko prest dauden elikagaietako frutak eta barazki gordinak dira. Intzidentzia handiena hilabete beroenetan gertatzen da, hau da, elikagaiak tenperatura altuagoetan egoten direnean. Jakinarazitako kasu gehienak bost urtetik beherako umeetan geratzen dira.
Pasteurizazioak eta tratamendu termikoek inaktibatu egiten dute elikagai gordinetan egon daitekeen Shigella.
Shigellosi kasu gehienak etxean gertatzen dira, kutsatutako elikagai gordinak kontsumitzearen ondorioz; hortaz, gomendagarria da zenbait higiene-jardunbide aintzat hartzea elikagaiak prestatzean, kontserbatzean eta kozinatzean.
Shigella bakterio patogeno bat da, shigellosi izeneko giza gaixotasuna eragiten duena, bakterio horrek kutsatutako elikagaiak edo ura kontsumitzen direnean.
Gizakien hestea da gordailu nagusia, eta bakterioa giza gorozkiak kutsatutako ur eta elikagaietan isolatzen da. Animaliak ez dira bakterio horren eramaile izaten.
Bakterioa oso kaltebera da ingurumen-baldintzekiko, eta erraz suntsitzen da: ez ditu tratamendu termikoak jasaten, eta ez da hozte-tenperaturetan (<7 ºC) hazten. Hala ere, egoera berezietan haz daiteke, hala nola tenperatura altuak eta hezetasun erlatibo txikia jasaten duten elikagaietan, biltegiratzean edo garraiatzean.
Baina, pH txikiarekiko erresistentea da, eta pH azidoa duten elikagaietan biziraun dezake, esate baterako, zenbait fruta eta barazkitan, eta hutsean zein atmosfera eraldatuan ontziratutako elikagaietan. Uretan ere bizirauten du.
Enterobakterioen familiakoa da (E.coli eta Salmonella spp. bezalaxe) eta Shigella generoko 4 bakterio-talde daude:
Shigella sonnei
Shigella boydii
Shigella flexneri
Shigella dysenteriae (enterotoxinak sortzen ditu, shiga-toxinak)
Gainera, badira Shigellaren andui multirresistenteak, geografia aldetik aldaketa handiak izaten dituztenak, antimikrobianoen erabilera handiaren ondorioz.
Infekzio-dosia txikia da, hau da, Shigellaren kopuru txiki batek (10-100 bakterio) pertsona bat kutsa dezake.
2. Transmisioa
Shigella bakterioa gorozki-aho bidez transmititzen da, eta pertsonei transmititzeko zenbait bide daude:
Elikagaia – Pertsona
bakterio hori duten giza gorozkiek kutsatutako elikagaiak edo ura kontsumituz gero
Pertsona – Pertsona
Gaixotasun hori duten elikagai-manipulatzaileen gorozki-aho bidez
Ura/Elikagaia – Elikagaia
Kutsadura gurutzatuaren bidez. Ureztatzeko ura Shigellak kutsatuta egon daiteke, eta ureztatutako fruta eta barazki freskoei transmititzen zaie
3. Giza osasuenan duen eragina
Shigellosia beherakoagatiko bigarren heriotza-eragilea da mundu osoan, eta, neurri handi batean, haurren gaixotasuna da; izan ere, kasu gehienak bost urtetik beherako haurren artean jakinarazten dira. Espainian, Shigellosia kasuak derrigor jakinarazi beharrekoak dira.
Gaixotasun horrek honako sintoma hauek ditu: beherakoa, sukarra, goragalea, gorakoa eta sabeleko mina (4-7 egun irauten du). Sintoma horiek arinagoak edo larriagoak izan daitezke Shigella espezien arabera.
sonnei (shigellosi kasu gehienen eragilea): eragiten duen shigellosia arina da, eta beherako urtsua (batzuetan odoltsua), sabeleko mina eta sukarra eragiten ditu.
boydii: hainbat larritasun-mailako gaixotasunak eragin ditzake, baina, gehienetan, S. sonneik eragindakoen antzekoak dira.
flexneri: beherakoa, sabeleko mina eta kalanbreak eta sukarra eragiten ditu. Nolanahi ere, S. sonneik eragindako infekzioa baino larriagoa da. Hestearen azpialdearen hantura ere ohikoa da, eta gaixotasuna luzatu egin daiteke.
S dysenteriae:eragiten duen gaixotasuna askoz ere larriagoa da haren shiga-toxinengatik. Sindrome Uremiko Hemolitiko erako giltzurrun-gutxiegitasuna eragin dezake, eta horrek odolaren koagulazioa eta sepsia ditu ondorio.
Shigellosiaren intzidentzia handiena hilabete beroenetan gertatzen da, hau da, elikagaiak tenperatura altuagoetan egoten direnean.
Grupos de alto riesgo
Shigellosiak konplikazioak eragin ahal dizkie immunitate-sistema ahuleko pertsonei: 5 urtetik beherako umeak, 60 urtetik gorako pertsona nagusiak eta immunodeprimituak.
Gainera, garapen-bidean dauden herrialdeetara bidaiatzen duten pertsonek arreta handiagoa izan behar dute; izan ere, Shigellak eragindako infekzioaren ondorioak jasan ditzakete kutsatutako gainazalen, uraren (edatekoa eta aisialdikoa) eta elikagaien bidez.
Inmunodeprimituak
>60 urte pertsona nagusiak
5 urtetik beherako umeak
Garapen-bidean dauden herrialdeetara bidaiatzen duten pertsonek
7.643 kasu (1,98 kasu /100.000 biztanle). % 20 kasu gehiago 2017arekin erkatuz gero.
Espainia: % 6 kasu, % 12 ospitalizazio eta % 0,1 heriotza. Kasuen % 48 kasu bidaiekin lotuta.
Kasuen jakinarazpen gehien 5 urtetik beherako umeetan
4. Elikagaien bidezko esposizioa
Honako hauek dira Shigellak kutsatuta egoteko arrisku handiena duten elikagaiak:
Gordinik kontsumitzen diren fruta eta barazkiak
Entsalada, sandwich eta kontsumitzeko prest dauden prestatutako produktuetan
Kontsumorako ura
Hutsean zein atmosfera eraldatuan ontziratutako elikagaiak
Neurri txikiagoan:
Hainbat elikagai, besteak beste esne gordina eta eratorriak (gaztak)
5. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
5.1. Elikakatean
Ustiategietan, animaliak hiltzean eta elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisian (AKPKA) oinarritutako autokontrol-sistemak ezartzea.
INAKTIBAZIO-TRATAMENDUAK
Tenperatura da inaktibatzeko tratamendu nagusia:
Pasteurizazioa
60ºC
30 minutuz
5.2. Etxean
Shigellosi kasu gehienak etxean gertatzen dira, kutsatutako elikagaiak ez direlako behar bezala kozinatzen (<70 ºC) eta hozten (>7 ºC).
Por consiguiente, es recomendable seguir ciertas buenas prácticas de higiene en la preparación, conservación y cocinado de los alimentos para prevenir su contaminación por Shigella:
OMEren bost aholkuak betetzea:
Erabili ur eta lehengai seguruak.
Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.