Toxoplasma gondii mundu-mailako banaketa geografikoa duen protozoo parasitoa da, eta toxoplasmosia izeneko infekzio zoonotikoa eragiten du. Gaixotasun horrek garrantzi klinikoa du paziente immunodeprimituengan, emakume haurdunengan eta jaiotzatik kutsatutako jaioberriengan, eta kalte neurologikoak eragiten dizkie.
Ostalari nagusiak etxeko katuak dira, euren kisteak iraizten baitituzte, eta elikagaiak eta ura kutsatu ditzakete. Beraz, T. gondii transmititzeko modu nagusia elikagaien bidezkoa da, eta infekzio-iturri garrantzitsuena haragi gordina edo gutxi egindakoa da, ur kutsatuarekin ureztatutako fruitu eta barazkiez gain. Esnea infekzio-iturri potentzialtzat jotzen da; izan ere, parasito infekziosoa animaliek iraitzitako jariakinen bidez transmititu daiteke.
Kontsumo-ohiturek rol kritikoa dute parasitoaren transmisioan; beraz, higiene- eta manipulazio-jardunbide egokiak gomendatzen dira elikagaiak prestatzean, T. gondii inaktibatu baitaiteke elikagaiak egosi eta izozten. Horrez gain, garrantzitsua da hotz-katea mantentzea elikagaiak garraiatu eta kontserbatzean, erosten direnetik etxera eraman arte.
Toxoplasma gondii zelula bakarreko protozoo parasitoa da, eta edonon topatu daiteke ingurumenean; gai da bitarteko ostalari ugari kutsatzeko (karraskariak eta hegaztiak), eta azkenik amaierako ostalarian ugaltzen da, hau da, katuetan eta Felidae familiako beste felido batzuetan, sintoma klinikorik sortu gabe.
Felidoek iraitzitako ookisteak bideragarriak izan daitezke urte eta erdiz lurrean eta lau urtez uretan, eta intsektu eta zizareek hedatzen dituzte. Horrek sekulako kutsadura eragiten du ingurunean; izan ere, esporulazioaren ondoren, ookisteak infekziosoak dira kutsatutako produktuak irensten dituzten ostalarientzat.
Pertsonak ostalariak bihurtzen dira kutsatutako elikagaiak eta ura kontsumitzean, eta zenbatesten da biztanleria orokorraren % 30 inguru seropositiboak direla eta T. gondii parasitoaren eramaileak direla.
Bakterioak ez bezala, parasitoak ez dira elikagaietan ugaltzen eta ez dituzte toxinak sortzen, baina oso erresistenteak dira hozketaren eta izozketaren aurrean. Hala ere, sentikorrak dira tratamendu termikoen aurrean. Halaber, denbora luzean iraun dezake bizitik uretan.
Gizakien artean toxoplasmosi-agerraldiekin lotutako elikagai-jatorriko espezie bakarra da Toxoplasma gondii.
T.gondii parasitoa pertsonei transmititu ahal zaie hainbat modutan:
Elikagaia- pertsona
T. gondii parasito edo kisteak dituzten* elikagaien kontsumoaren bidez¹
Animalia/pertsona – Pertsona
animalia eramaileek ahoz edo gorozkietan etxaldeetan², baita plazentaren bidez ama eramaileak fetuari.
Ura-elikagaia³
T. gondii kisteekin kutsatuta egon daitekeen ureztatzeko uraren bidez
¹ Elikagaiak transmisio-iturrien % 40 eta % 60 artean ordezkatzen dute, eta elikagaien iturri nagusia gutxi egindako haragiaren kontsumoa da.
² EBko herrialde kideen informazioaren arabera, ganadu-espezie gehienak infektatuta daude Toxoplasmarekin. Dena dela, datu epidemiologiko egokiak lortzeko patogeno horren zirkulazioaren inguruan EBko ganadu-espezie ezberdinen artean, laginak biltzeko eta parasitoa hautemateko protokolo estandar bat finkatu behar da.
³ Nagusiki T. gondii ookisteekin kutsatutako urarekin ureztatutako fruta eta barazkiak.
3. Eraginak giza osasunean
Toxoplasmosia pertsonen artean eragin handiena duen hirugarren parasito-zoonosia da, eta guztira milioi bat pertsonak baino gehiagok izaten dute Europan. Horrez gain, EBn elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen % 18 ordezkatzen du.
Parasito-infekzioa asintomatikoa da biztanleriaren % 80n, eta pertsona batzuetan sintoma arinak eragiten ditu, besteak beste sukarra, buruko mina, giharretako mina eta eztarriko mina. Inkubazio-epea gutxi gorabehera 1-3 astekoa da.
3.1. Arrisku-taldeak
Duela gutxi, toxoplasmosia arrisku-faktoretzat jo zen nahasmendu neurologiko eta psikiatrikoentzat arrisku-taldeetan: pertsona immunodeprimituei kalteak eragin ahal dizkie biriketan, begietan eta garunean, baita emakume haurdunei ere.
T. gondii-ren plazenta bidezko transmisioak, infekzio primarioa haurdunaldian hartzen denean, arazo larriak eragin ditzake, besteak beste abortua, haurra hilik jaiotzea edo fetuaren malformazio larriak (Europan 10.000 jaioberritik 1-10 artean T. gondii-rekin kutsatu dira).
Toxoplasmosiak ubeitisa eta antzeko begiko gaixotasunak eragin ditzake. Jaiotzatiko begi-lesioak ez dira identifikatzen jaiotzean, baina infektatuen % 20-80 artean garatzen dira helduaroan, eta erretinako lesioak edo itsumena eragin dezakete.
2018: 208 kasu (5,8 kasu 100.000 biztanleko), % 6ko heriotza-tasa
Ezohiko gaixotasuna da, baina nahitaezkoa da jaiotzatiko toxoplasmosi-agerraldiak jakinaraztea elikagaietan, giza osasunean duen eragin handiagatik.
4. Elikagaien bidezko espozizioa
T. gondii-rekin infektatzeko arrisku handiena duten elikagaiak ardietatik, ahuntzetatik, behietatik eta txerrietatik eratorritakoak dira, gordinik edo gutxi prestatuta kontsumitzen direnak:
Nagusiki
Haragia eta hestebeteak
Neurri txikiagoan
Toxoplasma kisteekin kutsatutako urarekin garbitutako fruta eta barazkiak.
Toxoplasma hautemateko probek ez dute ebidentziarik ematen ehun-kisteekin infektatutako haragia jatearen infekzioaren eta katuen ookisteek kutsatutako elikagaiak jatearen artean bereizteko. Transmititzeko bideak ulertzeak elikagai-parasito horren arriskuaren ebaluazioa hobetuko luke, eta kontrol-neurriak identifikatzea erraztuko luke.
5.1. Elikakatean
Ekoizpen primarioan eta elikagaien eraldaketan, garrantzitsua da higiene-jardunbide egokiak eta Arriskuen Analisian eta Kontrol Puntu Kritikoan (AAKPK) oinarritutako autokontrol-sistemak aplikatzea.
Gaur egun, Europan ez daude Toxoplasma kontrolatzeko metodoak ikuskaritzan, haragiaren ikusizko ikuskaritzan ezin baitira identifikatu infektatutako animalien ehun-kisteak. Beraz, soilik mikroskopia bidez identifikatzen dira.
Toxoplasma gondii infekzioarekin lotutako arrisku-faktore nagusiak felidoen presentzia, bazka kutsatzeko probabilitate eta konfinamendu-maila txikia dira ustiategietan. Azterlan gutxi daudenez eskuragarri, ezin izan dira ondorioak atera ur edangarriaren eraginen inguruan eta karraskarian bidez transmititzeko probabilitatearen inguruan.
Inaktibazio-tratamenduak
Parasitoak eta T. gondii infekzioarekiko esposizioa izan duten animalien elikagaietako kisteak inaktibatzeko tratamendu nagusia haragi-produktuen tratamendu termikoa da. Gainera, parasitoa elikagaiak izoztuta inaktibatzen da, bai animalia-jatorrikoak eta bai begetalak.
TRATAMENDU TERMIKOAK
Toxoplasma gondii (ookisteak eta larbak) tratamendu termikoarekin inaktibatzen da:
55 ºC (44 seg.)
63 ºC (6 seg.)
IZOZTEA
Toxoplasma gondii (ookisteak eta larbak) -20 gradutan inaktibatzen da 3 egunetan.
5.2. Etxean
Toxoplasmosi-kasu asko etxean gertatzen direnez haragi eta haragi-produktu gordinak edo gutxi egindakoak kontsumitzeagatik, beharrezkoa da higiene eta manipulazioan jardunbide egokiei jarraitzea janaria prestatzerako orduan, Toxoplasma kisteen kutsadura deuseztatzeko:
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Cookie Estatistikoak/Estadísticos
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.