Artsenikoa arrozean eta arrozaren eratorrietan – BfR 2015
BfR institutuak Arriskuen Ebaluazio bat egin du arroza eta arrozaren eratorriak jateagatik hartutako artseniko inorganikoari buruz. Ebaluazioaren ondorioa da elementu hori hartzeak minbizia izateko aukerak handitzen dituela.
Elikagaietako kutsatzaile kimikoak ikertzen dituzten eskualdeko agintariek egindako azterketek baieztatu dute arrozak eta produktu arrozdunek (esaterako, pastelak eta jaioberrientzako arroz-kremak) artseniko inorganikoaren kopuru nahiko handiak izan ditzaketela. Hori bereziki garrantzitsua da toxikologiari dagokionez; izan ere, elementu horrek gizakiongan minbizia eragin dezakeela aitortu da. Gainera, datuek agertu dute arrozez egindako produktuetako artseniko-kopurua arroz-aleena baino handiagoa dela.
Aurkikuntza horiek bat datoz EFSAren azken ebaluazioaren emaitzekin (2014), baita beste estatu kide batzuetako Elikagaien Segurtasunerako Agentzien ebaluazioekin ere. Ez dago argi artseniko inorganikoak minbizia nola eragiten duen; horregatik, orain arte ezinekoa izan da jakitea elementu horren zenbat kantitate har daitekeen minbizia izateko arriskuak handitu gabe.
Hori dela eta, BfRk hau gomendatzen du: elikagaien artseniko inorganiko kopurua ahalik eta gehiena murriztea (ALARA printzipioa).
Hasteko, arrozez egindako produktuek arroz-aleek baino artseniko-konposatu gehiago zergatik dituzten aztertu beharko da, eta, jarraian, artseniko kopuru hori ahalik eta gehiena murrizteko erak aurkitu beharko dira.
Bestalde, arrozezko produktuen kontsumo-datuak eguneratu behar dira, esposizioa ebaluatzean ahalik eta daturik errealistenak lortu ahal izateko, batez ere ume txikiei dagokienez, haiek baitira kalte handiena izan dezaketenak.
Arsenic in Rice and Rice Products – BfR 2015 Laburpena (ingelesez)
ELIKAren fitxa, artsenikoaren arriskuei buruzkoa