Aspartamoa (elikagaien etiketetan E 951) edulkoratzailearen kaltegabetasuna ebaluatzen hainbat urte eman ondoren, EFSAk honako ondorio hauek atera ditu:

  • EZ da kartzinogenoa: animalietan zein gizakietan egindako azterlanen probak zehatz berrikusi ostean, adituek baztertu egin dute kalte genetikoa edo minbizia eragiteko arriskua.
  • Aspartamoa kontsumitzeak EZ DU kalterik eragiten burmuinean edo nerbio-sisteman, eta ez du eragiten umeen eta helduen jarrera edo funtzio kognitiboan.
  • Ez da arriskutsua haurdunentzat: Aspartamotik eratorritako fenilalaninaren aurreko esposizioa dela eta, ez dago inolako arriskurik garatzen ari den fetuarentzat, feniltzetonuria pairatzen duten emakumeetan izan ezik.

Gaur egungo Eguneko Ingesta Onargarria (ADI) 40 mg-koa da gorputz pisuko kiloko eta eguneko, eta EFSAk ondorioztatu du ADI hori segurua dela herritarrentzat oro har, feniltzetonuria (PKU) pairatzen duten pertsonetan izan ezik. Kasu horietan ezin da aplikatu ADIa; izan ere, pertsona horiek dieta zorrotza behar dute, fenilalanina gutxiko dieta. Fenilalanina aminoazido bat da, aspartamoa degradatzean sortzen dena.

Hori guztia aintzat hartuta, EFSAK honako hau baieztatzen du:

Aspartamoa eta bere degradazio-produktuak seguruak dira giza kontsumorako gaur egungo esposizio-mailetan.

Aspartamo edulkoratzailearen azken ebaluazioa – EFSA