EFSAren Zientzia Batzordeak atalase toxikologikoa (TCC) aztertu du, giza osasunerako arrisku kimikoak ebaluatzeko aholkularitza teknikorako tresna gisa. Gaur egun, EFSAren taulek atari hori erabiltzen dute lur azpiko uretan pestizidetako aromatizatzaile eta metabolito gutxi dauden ebaluatzeko.

TTC-ren aplikagarritasuna eta erabilgarritasuna aztertu ondoren, Batzordeak honako ondorio hauek atera ditu:

  • Hasiera batean, TTC atalase toxikologikoa edozein Arrisku Kimikoen Ebaluazioaren edozein eremutan ezar daiteke (elikagai eta pentsuetan kontzentrazio baxuan dauden ezpurutasunak izan, metabolitoak zein kutsatzaile kimikoak izan). Hala ere, zenbait substantziatan ezin da ezarri; zehazki, Europar Batasuneko legeriak horiek aztertzeko datu toxikologikoak izatea eskatzen dutenetan.
  • TTCren ikuspuntua ezartzeko, kontuan hartu behar da zein diren esposizio altua duten lekuak. Bestalde, ahal denean, iturri (elikagai eta pentsuak) eta bide guzien (irenstea, arnastea, azaletik igarotzea) esposizioak batu behar dira.
  • TTC 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoentzat erabiltzea kasuz kasu aztertu behar da, biztanle talde honen sistema metabolikoaren heldutasun faltagatik.
  • Garrantzitsua da arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileei azpimarratzea TTC probabilitaterako tresna dela, eta arriskuak aztertzeko beste ikuspuntu batzuekin alderatuta, ez duela erabateko ziurtasunik ematen. Beraz, TTC atalasetik beherako esposizioa duen substantzia batek balizko arriskua izateko aukerak egongo dira, eta, horregatik, % 0tik-5era bitarteko probabilitatea zenbatetsi da.

Azkenik, EFSAren Zientzia Batzordeak gomendatzen du TTC atalasea tresna gisa erabiltzea, lehentasuna emateko eta erabakitzeko, zehazki, honako kasu hauetan: gizakiak substantzia batekiko hain esposizio baxua duenean, giza osasunean aurkako ondorioak eragiteko dagoen probabilitatea gutxienekoa denean eta, beraz, arriskua ebaluatzeko datu osagarririk behar ez denean.

EFSAren zientzia-iritzia, atalase toxikologikoa