EFSAk aurretiko ebaluazio kualitatibo bat egin du patogenotasun eskaseko hegazti-gripea (LPAI) hegaztien arrautza gordinen eta hegaztien haragi gordinaren bidez (izan hazitakoak izan basatiak) transmititzeko probabilitateari buruz.
Hauek dira ebaluazioaren emaitzak:

Hegaztien haragia

Birusaren eraginpean dagoen ustiategi bateko hegazti bizien muskulu-ehunetan LPAI birusa egoteko probabilitatea ez da handia galiformeetan (oiloak eta oilaskoak) eta oso txikia da antseriformeetan (ahateak eta antzarak).
Kutsatutako haragi gordinarekiko esposizioaren ondorioz LPAI birusarekin kutsatzeko probabilitatea osoa txikia da, bai hazitako hegaztien kasuan bai hegazti basatien kasuen.
Oso zaila da gizakiak haragi gordina manipulatzeagatik kutsatzea, eta ia ezinezkoa haragia jateagatik.

Arrautzak

Birusaren eraginpean dagoen ustiategi bateko hegaztien arrautzetan LPAI birusa egoteko probabilitatea oso txikia da galiformeetan eta ia ezinezkoa antseriformeetan.
Bestetik, kutsatutako arrautzekiko esposizioaren ondorioz LPAI birusarekin kutsatzeko probabilitatea oso txikia da, bai hazitako hegaztien kasuan bai hegazti basatien kasuen.

Zalantzak

Hegaztien haragi gordinean eta arrautzetan LPAI birusa aurkitzeko probabilitatea txikia edo ia ezinezkoa da, baina zalantza handia dago hegaztien hazkuntzan eta hegazti basatietan birusa transmititzeko bideei buruz, ez baitira behar adina azterlan egin.