Elikagaien Segurtasunerako Frantziako Agentziak (ANSES) argitaratu egin ditu “Azpiegituren inpaktu-azterketen testuinguruan osasun-arriskuen ebaluazioak egitean aintzat hartu beharreko kutsatzaileak hautatzea” izeneko zuzentarauko ondorio eta aholkuak.

Argitaratu berri den azterlan horretan, Agentziak azpiegitura berri bat probatzean aztertu beharreko substantziak hautatu ditu; izan ere, arauak hala ezartzen duelako, zenbait ingurumen-faktoreri buruzko ebaluazio-azterlanak egin behar dira, hala nola, airearena, urarena, lurzoruarena eta kutsadura akustikoarena, baita dardarei eta sortutako hondakinei buruzkoak ere.

Adituen talde batek egindako ebaluazio horretan aintzat hartu dira kutsatzaileekiko esposizio-bideak: arnastea, hautsa irenstea, lurzorua-eskua-ahoa kontaktu zuzena eta elikagaiak irenstea. Bada, bereziki nabarmendu dira errepideetatik hurbil dauden baratze pribatuetatik ateratako elikagaiak.

Ondorio gisa, 14 substantzia kutsatzaileren zerrenda eta 2 konposatu-familia proposatzen dira, guztiak ere aintzat hartu beharrekoak ebaluazio-mota hauek egitean. Konposatuak honako hauek dira: azetaldehidoa, akroleina, amoniako (NH3), artsenikoa (As), bentzenoa, 1,3-butadienoa, kromoa (Cr), etil-bentzenoa, formaldehidoa, naftalenoa, nikela (Ni), propionaldehidoa eta PM10 eta PM2,5 partikulak. Beste alde batetik, konposatuen familiak dira 16 Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak (HAP) (toxikoak dira) eta Dioxinen eta Furanoen familia.

Gainera, Agentziak ikertzen jarraitzeko eremuak identifikatu ditu, bide-azpiegituren isurtzeei buruzko ezagutza hobetze aldera.

Azkenik, trafikoak HAPen eta dioxina eta furanoen kontzentrazioetan duen eragina hobeto dokumentatze aldera, iradokitzen da, batetik, bide-azpiegituren aniztasunaren adierazgarria den neurketa-kanpainak egitea eta, bestetik, arautu gabeko beste kutsatzaile batzuen datuak eskuratzea.

Zuzentaraua (frantsesez)