Azterlan europarra: Campylobacterren eta Salmonellaren prebalentzia hegazti-hazkuntzan – EFSA 2008
Azterlan horren helburua da zehaztea, batetik, Campylobacterren prebalentzia bizirik dauden txiten loteetan, eta bestetik, Salmonellaren eta Campylobacterren prebalentzia Europan giza kontsumorako bideratutako kanaletan.
Campilobacterrak kutsatutako txita loteen prebalentzia % 71,2koa da, eta % 75,8koa kanalena. Positiboen bi heren, loteetan zein kanaletan, C. jenunik eragin zituen eta gainerako herena C. colik. Datu horiek gorabehera, kanaletan positiboen ia erdia (% 47) ez zen 10 UFC/g mugara iristen.
Kanaletan Salmonellaren prebalentzia % 15,7koa izan zen hiltegian. Hala, S. enteritidisak edo S. typhimuriumek kutsatutako kanalen prebalentziaren batez bestekoa % 3,6koa da: estatu kide batzuetan % 0koa da, baina beste batzuetan % 9,6koa.