APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza jaso du.

Azterlan horren helburua zen erakustea akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan ia ez zegoela Aniskasis parasitorik.

Azterlanaren ondorioak otsailaren 23an aurkeztu zituzten Cadizen egindako mintegian. Garrantzitsuena honako hau da:

Espainian akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan Anisakisaren presentzia oso txikia da, ez dagoelako parasitorik arrain horiek hazteko gatibutza-baldintzetan eta ematen zaizkien elikagaietan.

Azterlan honen eta Europar Batasunean gauzatzen ari diren beste azterlan batzuen helburua da ez behartzea jatetxeak akuikulturan hazitako arrainak izoztera gordinik jan aurretik.

APROMARen web-gunea
Anisakisari buruzko informazio interesgarria