Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) 2012an egin zuen kontsumitzaileek Elikagaien Segurtasunaren inguruan duten jarrerari buruzko azken azterlana eta orain argitaratu ditu emaitzak. Azterlan hori bi urterik behin egiten da 2010az geroztik. Bada, azterlan horretan Erresuma Batuan eginiko 2.141 inkestaren emaitzak jasotzen dira, honako gai hauei dagokienez: elikagaien inguruko kezka, elikagai-saltokietako higiene-arauen ezagutza, higiene-arauen esparruko ekimen edo planen ezagutza, FSAren eta bere arduren ezagutza, eta FSArekiko konfiantza.

Emaitzen artean, nabarmentzekoa da:

  • Elikagaien Segurtasun arloan honako hauek direla britainiar kontsumitzaileak gehien kezkatzen dituzten gaiak: elikagaien higienea, etxetik kanpo jaten denean (% 38); Salmonellak edo E.colik eragindako elikadura-intoxikazioak (% 32) eta elikagaietako gehigarriak (% 28).
  • Inkesta egin dutenen % 84k ezagutzen dituzte erosketa- edo errestaurazio-establezimenduetako higiene-arauak eta, batik bat, garrantzi handiagoa ematen diete, higienearen baitan, honako alderdi hauei: lokalen itxura orokorra (% 69), langileen itxura (% 54) eta horien ospea (% 41).
  • FSAri buruzko galderei dagokienez, % 81ek agentzia ezagutzen dute eta uste dute bere ardura nagusia dela erositako elikagaiak arazorik gabe kontsumi daitezkeela bermatzea. Gainera, inkesta egin duten kontsumitzaileen % 64k uste dute FSAk ondo betetzen duela bere eginbeharra.

Azterlana: britainiar kontsumitzaileen jarrerak Elikagaien Segurtasunaren inguruan