Elikagaien Segurtasuneko Europako iparraldeko agentzia eta erakundeek NORDIRA proiektuaren emaitzak argitaratu dituzte. Proiektu horren xedea zen 2000. urtetik 2012. urtera bitartean egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketak biltzean jasotako esperientzia partekatzea eta Arriskuen balioespenean aplikatzea. Proiektuak hiru urte iraun du eta hiru urte horietan balioetsi egin dute elikagaietan dauden zenbat kutsatzaile kimikorekiko esposizioa. Honako hauek dira, besteak beste, kutsatzaile kimiko horiek: landare-osasunerako produktuak, metil-merkurioa, dioxinak, kadmioa, amina-heteroziklikoak, konposatu perflurionatuak eta oso maiz erabiltzen diren elikagai-osagaiak (kafeina, edulkoratzaileak eta kontserbatzaileak).

Txostenean honako hauek aurkezten dira: Europako iparraldeko 5 herrialdeetan egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketetako inkesten alderdi metodologikoak, elikagaien kontsumoari eta substantzi kimikoen edukiari buruzko datuak, eta elikagaietan dauden substantzia kimikoen ingestaren emaitzak.

Ondorioen artetik, adituen taldeak azpimarratu du beharrezkoa dela datuak biltzeko sistema malgua izatea. Sistema horren bidez, elikagaien kontsumoari buruzko datuak eta elikagai horietan dauden substantzia kimikoen edukiari buruzkoak elkartu, iparraldeko herritarren esposizioaren balioespen egokia egin eta, ondorioz, aztertu diren herritar-taldeek duten arriskuaren karakterizazioa, ahalik eta esanguratsuena, egin ahal izango da.

NORDIRA- Erabateko Dietari buruzko Azterketak