COTek azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Azterlan hori Erresuma Batuan egin dute dietaren bidez ftalatoekiko esposizioa balioztatzeko. Hauek dira emaitzarik aipagarrienak: • Aztertutako 20 elikagai taldeetan substantzia horren bi ester hauek agertu dira maizenik:

  • DEHP (aztertutako 20 elikagai taldeetatik 11tan) eta DBP (20 taldeetatik 7tan).
  • DEHPk, di-(2-etilhexil)-ftalatok, eragiten du esposizio maila handiena, eta haurren eta adinekoen esposizioa esnekien, arrainaren, haragi-produktuen eta laboreen bidez gertatzen da. Bestalde, tarteko adin-taldeei dagokienez, arraina, esnekiak, haragi-produktuak eta hegazti-haragia dira esposizioa eragiten duten elikagaiak.
  • Ftalatoekiko batez besteko esposizioek, konposatuak bakarka zein konbinaturik balioztatu direnean, ez dute gainditzen EFSAk eta OMSk ezarritako Eguneko Ingesta Onargarria (IDA); beraz, ez dira arriskutsuak giza osasunerako.