Azterlana: Furano maila Europako elikagaietan – EFSA 2011
Azterlan honek 5.050 laginen datuak biltzen ditu. Lagin horiek 2004. eta 2010. urteen artean bildu ziren. Honako hauek dira emaitzak:
- Furano maila altuenak kafean eta haurtxoentzako elikagai ontziratuetan (barazkiz egindakoak) antzeman dira. Bi elikagai horiek areagotu egiten dute helduen eta haurren furano ingesta maila, hurrenez hurren.
- Elikagaietan antzeman diren batez besteko furano edukiak:
Produktua | Batez besteko edukia (µg/kg) |
---|---|
Kafe prestatua | 45 |
Kafe txigortua alean | 3.660 |
Haurtxoentzako esne prestatua | 3,2 |
Haurtxoentzako elikagai ontziratuak (barazkiz egindakoak) | 49 |
- Herritar taldeen batez besteko esposizio maila:
Herritar Taldea | Batez besteko esposizio maila (µg gorputz pisuaren kiloko eta eguneko) |
---|---|
Nagusiak | 0,03-0,59 |
Nerabeak | 0,02-0,13 |
Umeak | 0,05-,031 |
Haurtxoak | 0,09-0,22 |
EFSAk gomendatzen du etorkizunean, batik bat, aurrez berotutako produktuei egin behar zaizkiela kontrolak, gaur egun ez baitago produktu horiei buruzko datu nahikorik.
EFSAren txostena: Furanoa elikagaietan